Berarekin akordatzen naiz
eta uste dut bere burdina urtzen ari dela.
Eta ni
burdina horrekin egina nago.
Ftf.
fastfatum
Berarekin akordatzen naiz
eta uste dut bere burdina urtzen ari dela.
Eta ni
burdina horrekin egina nago.
Ftf.
I recorded this audio from my dad’s recording on a tape.
The one that sings it is me;)
I love when my dad is listening this.
Txikitatik mikroari pegauta, grabaziñoak egiten.
Aita, hor, dena recording.
Ze ederrak TDK tape zahar horiek.
Bizitza pusketak.
🙂
Happy birthday to you little kid.
Kings Of Convenience – Little Kids
Eguna amaitzen.
Beste bat gehiago.
Ikasteko, erortzeko, jaikitzeko…bizitzeko.
Ftf.
Tele5 uste dut dela. Horripilantea.
Ondoan zaude, telebistari begira.
Ardoa hartu dugu. Eta hotz izugarria kanpoan. Beroa barruan.
Abueloaren ardoa hartu dugu. Bizitza ez da ez, juxtua. Baina zeini axola dio? Zuri ere ez dizu axola eta injustuaz idazten duzu.
Kerobia – Dena Hasi Zen Bezela
Edo urrutiago, denbora eta koordenadarik gabe. Nik herri txiki horretan imajinatzen zaitut. Ikusten zaitut. Eta jada begira beltza dut, begirada jenerazionala, fuck me.
Erlazionatzen dut The Smiths The Smiths – How Soon Is Now? eta esploradorea izatea. Denbora segunduak arakatzen, jende konbentzionalen mundutik at bizitzen, aspertzen nauzu, eta batzutan gorroto zaitut, hain gorrotagarri izateagatik.
Eta azken batean, maite ditut hitz benetakoak, ekintza zuzenak, eskutik heltzen diren une unkigarri bezain urriak.
Eta krisiak biktima batzuk utzi ditut. Eta aurretik eraman ditu gehien balio zuten balio zutenak. Esaidazu, une batez, dena hasi zen bezala bukatuko ote den? esaidazu txikitatik jolasten genuen moduan desagertuko garen. Esan, begirada horrekin jarraituko ote duzun. Zer izango garen. Hain pozik dihoazen guzti horiek, benetan ez dihoaztenez %95 batean, behingoz, eratuko dituzten neonezko graffit batzuk esateko «we r a conventional brand, we r all dead, but you need to act…u need to show but u are not…u r a product of the system, u r what u see: nothing».
Urrunetik, sakonetik, lautadatik, ixiltasunetik, ilatargi hiltzailea. Zoaz, zoaz, zoaz itxurazko arrakasta-sozial sindrome horren aritik. Zoaz, eta zin egidazu ez garela gehiago ikusiko.
Echo And The Bunnymen – The Killing Moon
Bakarrik jende benetakoa nahi dut.
Orain begiratzen zaitut. Zure bi eskuekin munduaren txikitasunarekin, txikitasunak konpontzen ikusten zaitut. Zertarako gehiago pentsatzen dut.
Sinpleki:
Agian beste gainontzeko guztia,
sinpleki,
diot,
soberan dagoelako.
Agian ni ere.
Zuek? Barka zeintzuk?;)
U2 – MLK
Gauerokoan. Gazteluak eta Nafarroa.
Nafarroako eta Londoneko koneksioak.
Eta gaztelupean, zaldun lo eginen dut.
Lasai. Aita. Zaldunak, gauez, burura. Ardoa eta lautadak.
Hurrengo eguna. Biharramuna. Urdina zerua, eta goruntz begira. Itsasoa nahi dut. Nahi dut, begiratu. Begira nago, ez zaitut gorrotatu nahi. Su ahaztezina. Vitamin String Quartet – The Unforgettable Fire
Dublin, Derry, Belfast, Copenhagen, Glasgow, London, eta agian Seattle. Baina orain lautada. Goiz hotza, goizean ihintza. Zu ahaztuta. Ni…ez. Ikastola kumeak. Normalitatea zuen bizitzetan. Ni aldiz ez. Baina hor dago bidea. Nora?
Gaur gogoan izatekoa. Aita ondoloin.
Cerrato 9.
Ftf.
Ikastolako porteriak nere aitak soldatu zituen.
Gainontzeko gurasoak hamaiketakoa egiten ari ziren bitartean, ene aita (euskara inoiz hitzegin ez, baina zentzu pasibo batekin edo sinaptikoki ulertzen zuena) porteriak soldatzen egoten zen. Langile zintzoa, ixila. Bakartia. Egoskorra. Hondartzara larunbat goiz baten bakarrik eraman ninduena, oroimenean dut goiz ez-ohiko hura, bera artega, ni harrituta, ekitaldiaren ez-ohikotasunarekin.
Halaxe sentitzen nintzen ni, bakarti, ikastolatik amaren etxerako bide luze eta ilun horretatik. Bide amaigabea egiten zitzaidan. Ikastolatik irten eta erromesaldi hartan, oasis aluzinojenoak egongo balira nonbait, bidexidor horretatik. Oihana zen. Oihana ere, ene lagunik handiena, maitale izan zitekeen neska eder eta pixpirin hura; nere gaztaro eta txoropitotasunak itsututa, eskapoan utzi nuena. Harrezkero «ustaritze» entzuten dudan bakoitzean, leku sorgindu eta majikoaz gain, Oihanaren aurpegia datorkit. Gure larre berde etxe zuri eta teila gorrien artean. Mikel Laboa – Oroitzen Zaitudanean, Ama
Eta bai, oihana horretan aurkitzen nintzen, amaren etxerantza bidean. Ilun, lorez eta auskalo zein animaliz ingururatuta joango nintzen ni etxera. Bakarrik. Ikastolako mapa, geografiak eta gizarte liburuak, bizkarrean. Kartografia eta ihauteriak. Ikastola. Donostia, Zurriola hondartzarekin nahastua. Dena zegoen bere lekuan.
Eta aita porteriak soldatzen ikusten nuen beti. Gainontzekoak hor stage-an zeuden bitartean. Aita back-stagean. Eraikitzen duen indar soterratu eta ia inkontziente hori; mutua eta hizkuntza-bakoa. Baina konstantea eta jarraia. Txinparten artean, betaurreko ilun batzuk jantzita esaten zidan «no mires que te vas a quedar ciego». Eta nik deabrua ikusi izan banuenaren keinu beldurtia eginez, zirrikitu batetik begiratzen nuen aitak ez begiratzeko esaten zidan leku horretara. Txinpartak eta burdina. Bizitza mutua eta solidotasuna. Biak elkarrekin, eskutik helduta. Bai arraro, bakardadea ondo ezagutzen duenaren zintzotasun eta harrokeririk gabeko, ixiltasuna.
Etxera nihoa, urte batzuk beranduago.
Txinpartak itzaltzen ari dira.
Oihanean sartzen ari naiz.
«Iluna dago, aita.
Beldurra dut.»
Mikel Laboa – Gure Bazterrak
Bihar ikastolako porterietara joango naiz malkoartean. Teo liburuetatik aterako da eta marrazki bihurtuko nau; marrazki ni, marrazki oro inguruan.
Eta iristen naizenean, porterien burdin hotza ikutzen dudanean, zutaz akordatuko naiz aita.
Barruan txinpartak piztuz, begietatik atera eta porteriak zeharkatu dituzten, burdin txinparta solidoak.
Sufjan Stevens – John Wayne Gacy. Jr.
Ftf.
Igor Calzada spent the week in the house and recorded a few songs at the
Courthouse Studios (Ennistymon, Co. Clare, Ireland) with Quentin Cowper at the controls and playing
various instruments. From a poem by Bernardo Atxaga and an original song
by Ruper Ordorika, FasTFatum, is sung in Basque. In the video it’s just
the raw take of the song but the finished version can be heard at
www.fastfatum.com or www.myspace.com/fastfatum
Written by: Fergus Tighe, Irish Film Director.
Thanks a million: Jackie Askew, Dr. «Perro» Ph.D., Fergus Tighe, Quentin Cowper, Trudi van der Elsen, Fiona Dwyer, Dara, Maria, Bernard, Paul Doolie and all of you met in Co. Clare.
· Vocals&Banjo: I.Calzada.
It could not be imagined this «foolish» song without those road-trip across road-trip in Iceland in 2005. «Foolish» song for a foolish moment in an Emergency Shelter at that night…or for every kind of emergency situations. But foolish…to sing in an shelter or cottage with a banjo. I was in this kind of mood to sing a «foolish» song. I wanted.
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Acoustic Bass&Lead Electric Guitar: Q.Cowper.
· Shakers: I.Calzada&Q.Cowper.
Harkaitz-ek idatzia iparraldera atera baino lehen. Zaharrak Berri, edo Berriak Zahar. Ireland honetan kutsu hori nabaria, beti deigarria egin zaidalarik. Oso modu berezian grabatu genuen estudioan. Agian oso bestelakoa. Huts, une hutsak, guztiz. Oso Far West ateratzen da…ez dakit.
· Vocals, Acoustic Guitar, Lead Electric Guitar&Bodhrán: I.Calzada.
· Mandolin: Q.CowperHarkaitz-ek idatzi duen letra handi horietako bat neretzat. Izenburua EXIT zen oso garbi. Idatzita zegoen moduan, hartu eta kantatzekoa izan da. Kantua oso zuzen zuzen atera zen hasieratik. Agian oso irlandarra kantatzeko modu a capellako horretarako egokia, baina sekula ez nuen horrelakorik pentsatu. Sarri kantatua bestalde afalosteetan, singing session-a datorrenean. Eta horrexegatik Quentin-ek oso ondo heldu zion mandolinarekin. Oso ondo kokatua Co.Clare-eko berdean. Diskotik haratago joan den kantua. Ikono garbia dudarik gabe neretzat. Bodhrán-arekin gozatu nuen bai, perkusio garaiak gogoan. Luzea, luzea izan behar zue/delako.
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
Zer esan kantu honen inguruan. Askotan kantatu dut azken aldi honetan. Kantu iniziatikoa eta bitala. Aipatzekoa da, irlandarren kuriositatea kantuarekin. Oso deigarria egiten zaie. Modu oso Ani Difranco moduan kantatua, kantatua, lasaia, patxadaz, autobus bat hartzen den patxada berdinarekin. OFF eta ON ahotsak. Elkarrizketa. Kantu lehena, iniziatikoa…esnezko ibaiak obsesiboki amaitezin egiten dutena. Oso aktuala, ere, sozialki. Long life Fas Fatum:)
· Vocals&Acoustic Guitar: I.Calzada.
· Banjo: Q.Cowper.
Tokyo-ko Ebisu auzuneko ekilore baratza batekin harrituta geratu ostean, ezin loak hartu ezin dudanean, kamalehoiekin esnatzen naiz harrezkero. Duda barik, gauerako kantua. Azkena, oheratzean, kamalehoiekin oheratzeko. Edo kamalehoi gisa bizitzeko eta goizero esnatzeko. Diska eta gero grabatu nuen kantu bakarra. Errekuperatzea egokia iruditu zait. Puntu hipnotiko bat du, gustatzen zaidana. Lasaigarria. Azkena, setlist-eko azkena. Oheratzeko. Toki-on.