Let’s say, I cannot stand with it any longer. And I invite you to run away and go somewhere far. And there, we can laugh about bastards and dream in a endless land.
It’s time to explode: Let’s explode.
ftf.
Rain and empty suitcase
Doves-en «the sulphur man» kantuarekin, euriari begira. Badirudi azken egun hauetako euriak ez diola su-etenik eman nahi eguzkiari. Eta nik eguzkia ikusi nahi dut. Inoiz ez diot beldurrik izan euriari. Ez eta, «Euripean Sua» bezalako talde-izenak 17 urterekin irudikatzen nituenean. Baina orain, eguzkia eta sua behar dut.
Ez du ateri. Oraindik.
Eta hau bukatzera dihoa.
Eta maleta hutsean, tripako korapiloa sartuko nuke, eta zu ere berarekin batera.
Ahal banu.
ftf.
Kiss me and I’ll kiss you
Ez dago ezer, batzutan, logelako kantuekin bakarrik egotea baino. (Muxu emaidazu eta nik emango dizut – David Kitt).
ftf.
Silence’s story
Beti akordatuko naiz zukin.
Isiltasunak, nere etxeko leihoen kontrako euriaren arratsalde aspertuaren guda jada irabazi eta uneoro oroitzen duenean.
————————————————-
Jendea desagertu egiten da. Eta badirudi inorri ez zaiola axola. Ba neri bai. Eta asko.
Bai, badakit, itxura moderno eta urbanita honen barruan, alegia, pertsonak, metroan sartu eta ateratzen diren, automata horiek baino, bihotz eta barrunbe, kaxa beltz (hc ;), banakoz hornituta, bidean estropozoka ibiltzen diren horiek dira neretzako pertsonak. Batzuk, estropozo egitea zer den ezpadakite ere, horrela erabaki dute. Autotxokeetan ez dute inoiz partidarik jolastu. Ez, nabil hauei buruz. Beste gainontzeko horiei buruz baino.
Eta horiek axola zaizkit. Eta asko.
Hemen edo han.
Eta ez dut urruti egon nahi.
Eta desagertarazi nahiko nituzke, honelako milioi bat egoera…begiak itxi…eta desagertu behingoz. Kea behelainopean bezala? (revival)
Ixo.
Kea dator, zugana. Hurbiltzen ari da. Hartuko zaitu eta eraman. (Ez desagertu, bitartean.) (I’ll be back).
ftf.
Living room
Gaur goizean, Ani-k bete du nere living room-a. Iruditzen zait, beti agertzen dela, nere lau pareten konszienzia sartzen zaidan bakoitzean. Badu doai berezi bat, ikea-ko «nere etxeko errepublika independientea» aldarrikapen egokiari men. Eta areagotzen da, Carver-ren «Cajas» ipuin horretan bezala, mudantzek, etxeko kabidadeetan, bihotzeko bentrikulu-aurikuluak bezala, derrepentean hustuta geratzen direnean.
Hemen dago Ani. Errepide hutsak eta hiri anonimoak. States-eko edozein, hango kartografian.
Hau da easy, easy life.
Lehiora gerturatu eta ume koxkorra jolasten ikusi dut, bere amaren begiradapean. Ni, voyeur-atso, ikerlari urbanoa. Easy life. (Pentsatzen dut).
Eta akordatzen naiz ere, amaren etxean, nere logelan, hor ibiltzen nintzela, bueltaka. Azkenean, arrebaren gitarra «sekuestratu» nuen arte. Bizitza, jostailu bat izan daiteke, batzutan. Batzutan, puskatzen duguna, gure eskuez. Baldarrak gu.
Honelako egunak beti gustatu zaizkit. Beti dute, hori. Norberaren inguruan inor ez egon, eta nahi duzuna egiteko gogoa. Inorri begiratu gabe. Izan, ihesa, amodioa, bakardadea, paseoa, lagunak,…
Eta easy life-a eta gero zer?
Eta pentsatzen dut, zer izango da, etxeko «living room» hori gabe bizi den jende guzti horretaz. Norberak bere erara. Baina zer izango da guzti horietaz? Noiz arte aguantatuko dute horrela? (Eta gainera, pentsatzen dute, inozoak, besteok garela…oh my god). Eta pentsatzen jarrita ere, hasi naiz pentsatzen zenbat, denbora pasatzen dugun bakoitzak bere, trintxeran, gauza berak egiten, kantu bat jarri, bazkaria egin, labadora, ohea egin, garbiketak, egunkaria erosi, sofan eseri, …eta garrantzitsuena, lehiotik bestaldera begiratzen jarri. Besterik gabe jarri.
Gu guztion denbora hori batuko bagenu?
Eta zer egingo dut living room multifuntzional, multivital, multisocial, multi…multi…jada bihurtu diren 7m2 hauek hustutzean? Nora joango dira denbora guzti horiek? Non erraustuko dira? Zertarako balio izango zuten?
Denbora gelditu da, beste behin ere. Banihoa.
Argi grisa, easy life hau, eskeini didan 7m2 infinito hauetan, islatuta.
Laster arte. C u soon.
Jo ezan (berriro) Ani.
/
Play it (again) Ani, play.
ftf.