Orbainak lurrean

Kings Of Convenience – Scars On Land
Lurra erditik ebaki da.
Gitarrako sokak lepotik heltzen didate.
Ahotsik ia ez.
Iheserako ordua.
Funtzionarizatzen ari den mundu bulkanikoan.
Lurra erditik ebaki da.

Orbainak ikusmiran.
Munduaren zauriak.
Eta zu ezer gertatuko ezpalitz bezala.
Denbora betetzen, nahiko zenuke egin, baina azken batean egin gabe.
Eskizofrenia paralizatzailea, kondena biktimista.
Printzesa gatibua. Autokondenatua.
Izuz. Katez, ustezko libertate pusketa indibidual faltsu baten truke.

Orbainak,
glaziar eta izeberg-en artean.
Hemen goitik.
Herrialde nordikoen
euri eta arrastiri
pausatuetako lehio batetik.
Arhus.
Eta denbora azkar pasatzen da,
bizipenak metatzen,
gauza gehiegi egiteko geratzen den honetan.
Begiak itxi.
Stage-a ilun,
tertziopeloa belarritan,
eta
beherago,
bihotza,
intzirika,
gatibu,
zutaz
gatibu.
ftf.