Orange: Ja!

Ja!
Bihar kamioneta laranja hartuko dut.
Goizean goiz.
Basoan sartuko naiz.
B.rekin joango naiz.
Jatorra da. Eta konbersazio lasaiak izaten ditu. Eta musika entzuten dugunean, ixilik egoten da. Ni bezala. Ez du musika eteten.
Gero, bere carrot horiek aterako ditu, tuper horietatik. Kafea eta tea eramango du kamionetan. Berez, kamioneta, bere etxea da. Eta halakoxea du, really a fucking mess. Baina berari ez zaio axola. Irribarre egin dit, bere, betile horiak mugituz. Ja! Basoak, lautadak eta azkenik hondartzara iritsi gera.
Han egongo gara, hondartzan gora eta behera. Euria hasi duen arte. Ja! Orduan korrika egin beharrean, bustitzeko promesa egin dugu. Baso eta hondartza arteko bidean, hezurretaraino busti gara. Blai! Ja!
Itsa-izarrekin hitzegin dut, B-k begiratu ez duenean. Eta sekretu bat kontatu diot itsas-izarrari. itsas izarra
B bitartean, hor nonbait jolasten zebilen ez dakit ze animali benetan ezezagun eta ikustezinarekin.
(Hasi naiz pentsatzen ere, B.-k bere animaliak asmatu ere egiten dituela. Agian, bere mundu imaginario horretan, carrotekin eraikia dagoen mundu horretan.)
Eta bai, gertaratu egin naiz, eta itsas-izar laranjari belarrira zera esan diot:
Ja!
🙂
——————————————————
Batzutan, ez da jakiten zergatik.
Eguna orange bihurtzen da. Eta agian, gure partetik zera,
adorea behar dugu,
mina egiten duena ekidin,
eta barruan dagoen hori atera.

Bihar eta etzi,
orange izatea litzateke onena.
Behar dut.
Itsas-izarrak zera esan dit:
«:) Ja!
Bihar goizean,
orange botak jantzi behar dituzu, zuk.»orange bootsftf.