Nere amaren sukaldetik (Part II): Ni naiz.

Xabier Lete – Ni naiz
Amaren sukaldean, MLaboa bukatu eta gero zetorrena. Urnietatik mudantzan salbatu zen zinta hori hori. Aurrezki Kutxak gabonetan opari ziona nere gurasoei. Akordatzen naiz, nere aitak ez zuela ulertzen…baina ez dio inoiz kantatzeari utzi. Ez ulertu arren. MLaboa, XLete eta nere aita, beti ekipo berekoak  izan baitira.
MLaboaren heriotzak San Francisco-ko Twin Peaks gauean harrapatu ninduen, sortzen, ekoizten, idazten, irudikatzen. Nere amaren sukaldeko berotasun horrekin.
XLeterenak ere harrapatu nau. Gauez, idazten, irudikatzen, oroitzen. Ez hain urruti. Baina baita, guztitik oso urruti. Eta oso pentsakor.
Zinta hori hori, aurkitzen jarri naiz nere TDK zinta hauts betetako horietatik. Izarren hautsa aurkitzea bezalako esplorazio domestiko urduria izan da. Ez dut aurkitu. Nere apaletako milaka CDk eta mp3, spotify, itunes…eta gainontzekoen begirada harrituaren artean.
Ez dut aurkitu. Ez.
Urnieta etorri zait gogora, pertsona sakona etorri zait. Denborak daraman bidea etorri zait gogora. Baita, Lourdes Iriondo, nere ama bezala, Lourdes.
Eta pentsatu dut:
Ni Naiz.
Eta izango Naiz.
Goian bego XLete.
«Zuen bide beretik jarraituko dugu besteak.»
Eta dagoeneko, badarraigu gu, lardaxka gazteak.
Ari gera aspaldi.
Orain, lardaxka gazteak,
bakarrik geratu gara.
Eta hau eta gero, ez hain gazte.
Eta ni Naiz.
Ftf.