Gure koordenada globaletatik urrun.
Jada lurrartu dugu.
Herri, txuri-gorri, zapi gorri,…Herriz-herri. Gure lautada. Gure koordenada fisikoak.
—
Akorde elektriko rockeroak.
Herritako festak eta gaupasak
Eta gure hamazazpi urteetara egin dugu salto
Txoznak, lagun katez inguraturik eta herri anormal amaitezin nekagarria
Kerobia – Zenbait gela betetzeko, zorionaz zuretzako
Zure aurpegiarekin akordatzen naiz.
Umezurtz geratu den hiri horretan.
Bi edalontzi, ardo bi, eta zigarro kezko bat, eta gu falta gara.
—
Ez dakit negar malkoak
edo malkoen negarrak.
Zerk banandu gaituen.
Denbora honek atzera egingo balu.
Zenbait gauza esateko,
zenbait poema idazteko,
zenbait gela betetzeko,
zorionaz,
zuretzako.
—
Kerobia – Garuna eta korputza
Eta gaur gauean, Garunak eta Gorputza,
Navarrorum-era iritsi dira,
gertu, ukigarri, erreal, benetakoak, ametsetatik urrun, gogorra da bizitza ulertzen ez denean,
eta gu berarekin,
guztia aldatzen bada.
Navarrorum-era, mugara heldu gara.
Jolastuko gara?
Bai?
Non geratu zara?
Non geratu gara?
Non dago muga?
Ba al dago mugarik?
Edo zu eta ni bezala,
guztia gezur handi bat bihurtu ez ote da,
zutik dagoen eskenatoki ibiltari zirkozkoaren pare.
Dakidan gauza bakarra,
taberna horretako,
bi ardo eta bi zigarro horien kea,
benetazkoak zirela.
Zu eta ni bezala.
Benetazkoak.
Laster arte.
ftf.