Mr. Foisis…you need some Sort of Revolution

Gaueko 3:33am.
Tokyo-ko 5Fko garito ez oso begibistakoan.
Eserita gaude. Eta hasi da, gu konturatu gabe:
Fink – Sort Of Revolution
Eta ohartu gabe, denbora izoztu egin da. Eta gu ere berarekin.

Haizeak pisua galdu du.
Gure gorputza hipnotismo ezezagun batek eraginda,
lurretik oinak despegatzen. Poliki, emeki,…slow fatum batera edo.

Kamalehoiak ekilore bihurtzen hasi dira.
(Eta gu kamisa beltz, eta itsasoari begira, hor, haizeen orraziak laztantzen gaituen bitartean.)
Tertziopelozko gau japoniarra. (Japoniarra, zer edo zer esatearren)sort of revolution

Baina dakiguna da,
ez dela besterik gabe pasatzen den gau horietakoa.
Iraultza moduko baten atezua.
Iraultza horretatik ezer aldatuko ez denaren agrabantearekin.
Horregatik da, nolabaiteko Sort of Soft Revolution.

Haize erauntsiaren presioa jeitsi,
erlojuen orratzak geratu,
gorputzak mugimendu kamalehoniko eta ezezagunak hasiko dira egiten,
eta dena mugatuko da,
konszienteki, gauza batera:
Begiradak.

Eyes & Lights.
Begiak eta Argiak.

Gau hipnotikoaren eye contact eta argi bihurriak.

Eta zu,
Foisis Jauna,
erdi-erdian.
Dena kontrolatu ezin duzula.
Agintzen zaituzten guzti horretatik ihesean.
Eta ez,
ez dago Exit gehiago.
Ez dago atzeko aterik.
Ez dago ezer.
Haize presiogabeko hau besterik ez.
Eta gutxikin zara zoriontsu Foisis. Gutxikin.
Eta bai, obeditzeko reenkarnatuko zara.
Denbora izoztuan etzanda,
obedituko duzu.
Gaur
elurra bonbiletan
funditzen den bezala zara.
Ez zara jada izotz.
Urtu eta haizeak barreiatu dituen tanta nimiñoak,
Tokyo-ko gauean.
Hurrengo goizean esnatzean,
ekilore bezala reenkarnatzeko.
Obedituko duen ekilorea.

Bakarrik dakizu horrelakoa zarela.
Utzi gaueko haizearen magalean etzanda geratzen gorputza.
Hurrengo goizean,
erlojuak martxan jartzen direnean,
ohartzeko,
non eta zer izan den iraultzarekin,…

ohartzeko, azkenean,
iraultzak
guztia aldatu duela.
Zu ezik.
Zu ezik,
Mr. Foisis.
Itoiz – Foisis Jauna
//
ftf.