Manzana & Plátano

Picture
H.k deitu dit.
Apple & Banana erosten ari nintzen.
Damien Rice tripetarako analgesikoa hartzen ere.
(Arroza, beti izan da ona for the digestion).
Damien Sushy Rice.

And Apple & Banana.
—————————
Kolgatu dut.
Kanpora begiratu dut. Lehioaren bestaldera.
Orduan gogoratu naiz, goizeko bagoian zegoen emakume boliviarrari, eseritzeko lekua eskeini diodanean. Bere haurra, sintxan-en marrazkiekin egindako manta batekin estaltzen ikusi dut bagoian sartzen. Eta bihotza uzkurtu egin zait, North Face and Columbia coat-ekin, forratuta zauden Oregonian itsuen artean. Bapatean, emakumea eta ni begira geratu gara, eta hirurak bagoiko bidaide bakar bihurtu gara, bere harridurarako. Inor ez begira. Eseri da, eta «thank u» lotsati baten ostean, nere «de nada»k, are gehiago harritu du emakumea. «Gracias Sr.» gehitu du, orduerdiera, jeisteko gestoa egin dudanean.
—————————
Apple & Banana.
Hori bakarrik jango dut gaur.
Ez dut gehiago behar, gaurkoan egunez behintzat.
—————————
Gauerokoan, arroza jango dut.
(Nahi adina.)
ftf.
//