Gaur kalera aterako naiz. Eta haizea arnastu. Eta agian, beste ezer, ez dut egingo. Eta banku batean jarri eta begira jarriko naiz. Jendearen elkarrizketen espioitza egingo dut.
Eta dakidana da, goian, gu guztion gainean dagoen zeru urdin honen estalduran, bakarrik garela seguru. Eta hori dela seguruenik, gauza ziur bakarrena. Eta edonon aurki ahal izango dugula. Eta begira, begira gora…
Entzun, entzun «Can´t be sure» Harriet Wheller, The Sundays-en emakume kantaria. Erotu al gara? Zein goxua den eromena, libreki aukeratzen denean.
…
Eta hau aurrera dihoa,
eta gu
(edo konsziente garen gutariko batzuk, bederen,
biba gu)
berarekin goaz.
Ekidin,
eta erabili, behar duzuna.
«Joy» berriro ere, The Sundays.
Metroan, hondartzan, autobusean, errepidean,…
mugimendu urbano eta gizatiarraren artean,