Editors – Lights
Argiak.
Tokyo-n.
Azkarregi dihoan arteria suburbanoetatik.
Azkarregi goaz, kamalehoien artetik.
Ez dakigu non geratu.
Eta erabaki dugu agian ez geratzea.
Ezpaita gelditzeko tenorea.
Hiri erritmoa odolean…Editors – Blood
Argia eta Odola.
Odola eta argia.
Itsututa bizitzeko modua.
Edo guztia oso argi.
Agian ikusi nahi ez dugunean.
Begirada lotsati eta edukatuak.
Japoniar begitxuak.
Begiradak eta kalean odol parrastadak,
gertutik ikusi nahi ez dugun gure herriaren beldur.
Izuan gordelekuen barrena.
Begiratzeak beldurra ematen duenean.
Oraindik gehiago maite zaitut.
Eta maite-mina ematen dit hor, biriken erdi erdiko organo horretan.
Baina ez da geratzeko unea…
subway down.
Eztanda egingo duen hiri arterietan,
eta gu barnean.
Ez dago exit.
Ez zaude.
Ez nago.
Tokyo.
—
Baina gaua etorri da, treneko traka-trakari…elektronikak utzi dio pasoa.
Aphex Twin – Analogue Bubblebath
Bapatean hiru gizon beltz:
Davis, Coltrane eta Evans.
Miles, Jhon eta Bill.
Miles Davis Sextet with Cannonball Adderley, John Coltrane, Bill Evans – So What
Eta gaua geratu da.
Kamalehoiak ateratzen hasi dira, eta club-ean sartzen joan dira.
Zigarro kea eta whiskya besterik ez.
Ez dute besterik zerbitzen.
Gizaki japoniar extralurtarrak kamalehoi bihurtzen hasi dira.
Ni hor begira nago.
Zutunik. Zur eta lur.
Whisky bat eskatu dut.
Eta entzuten jarri naiz:
«So what» handia.
Miles…hasi da…pasoa eman dio Jhon-i.
Eta Bill, bere hatz mehekin, laztantzen du pianoa atzean, piano magikoa.
Kamalehioak gara jada denok.
Tokyo gauean.
Ez dago inor libratuko denik.
//
Jada ez naiz, zutaz oroitzen.
Oroimena galdu dudala dirudi.
Betirako, dirudi.
Argiak, eraikinen argiak kanpoan bakarrik.
Beltza, guztia beltza.
Eta bi musikari beltzak, eta bat, Bill zuria.
Beste denak,
kamalehioak Tokyon.
Ez dakigu zein garen.
Oroimena galdurik, gaude.
Hemen, gauaren ahotzarrean sartzen.
Beste whisky bat.
—
Eta bai.
Iritsi da azkenean,
Tokyo Moon, Insomnium night.
Lawson-era jeitsi, modu ia hipnotiko batean,
zigarrete pakete bat erosi, esne hotz kaxa txiki bat, eta bere betiko Cote D’or txokolate trufatuaren txokolatina goxo hori.
(…)
Ezin du lorik egin.
Aurreikus zitekeen.
Bere zen pijama jarri eta buelta egin orduko, esna.
Eta orduan pentsatzen hasi da, pertsonak gorrotatzen dituela. Berak, beti gorrotatu duen bezala, kolektibismo itsuaren atzeko aldarri guztiak. Antzuak iruditu zaizkio beti. Nahiz eta, oso interesatua egon, jarrera kolektiboekin. Baina hortik, aldarri kolektibista batetara…bufff. Baina orain, gizarte sareen iraultza, eskutik helduta, nor baino individualagoaren aldeko kontuak ikusi baino, txarrak ikusten dizkio. Homo homini lupus. Eta bai, pertsonak gorrotatzen ditu, bere ingenuitate eta zabarkeriak agerian geratzen direnean.
Agian, Tokyo-ko ilargiaren ondorioa, insomne luzea, sakona.
(Zigarroa piztu du)
Bai, amak esan zion behin: «Gehiegi espero duzu jendeaz».
Eta amek beti esaten dute egia.
Baina haserretu egiten da. Asko gainera, horregatik ezin du lorik egin.
Gorroto baitu, ebidentziaren aurrean, pertsonen zintzotasun eza. Azkenean, guztiek onartuko dute, baina hasieran inork ez du onartuko. Humiltasun falta, humiltasuna.
Bai, txiskeroa hartzen du eskutan, eta zigarroa piztu baino, zer edo zer handia erreko luke gustora, piranomano nipona.
Piromano nipona.
—
Bideak.
Nora eramaten zaituzten ez dakizkizun bideak?
Buildings&Bridges.
Geratu edota zeharkatzeko.
Lost in translation ote?
Meta-maitasuna zenion…
Eta nik diot,
hobe dugula hilda egon,
bizitzearen prezio hoberik aurkitzen ezpadugu, joko puta bihurtu den honetan.
Eta ez dut jokatu nahi.
Ekilore bihurtu da, kamalehoia.
Ebisu Tokyo-ko auzunean,
metamorfosia izan du, han eserita zigarro bat erretzen zegoen kamalehoi marrazki bizidunetako horietakoa bezala.
Begiak ireki ditu, eta ekilore batean bilakatua ikusi du bere gorputz ximurra. Egia esan, ez zitzaion gehiegi gustatzen jada kamalehoi triste eta aldakor bat izatea.
Tokyo-ko building&bridges horren ondoan, jaio da ekilore moduan. Galduta, lost in translation egon eta gero, 2046 trenetik jeitsi den kamalehoi nekatua.
Orain, sunflower.
Euria egin, bero, hotz, edota lurrikara bat jasan behar badu ere, ez dio erreparatuko, ondokoak, ekilore bezala ikusten duten. Bera da jada ekilore. No matter what they say (kantuak dioen moduan), you are so beautiful…
Agian, ideologiak jada salmentan jartzeko unea denean, merke Lawson 24h. honetan, errezagoa litzaiguke (eta denak gogoz), norbera bere etxera joan, limonada prestatzera joan, eta festa handi bat antolatuko bagenu. Limonada edanez, eta 70 hamarkadako UK inguruko mood festa erraldoi horretako bat antolatu, edozein lekutan. Gurean edota beste nonbait. No matter where! (Ez al zeate konturatu?)
—
Eta gero,
Tokyo-ra ihesian zihoan
Geisha non ote dagoen geratzen zaigu, erantzuteke.
Ebisu-tik pasatzen ikusi omen dute, black cab hori. Eta moment in the sun unearekin, taxi gidariari gelditzeko eskatu dio. Isobel da bere izena, geisha-rena (kantua bezala). Taxi-tik jeitsi, ia martxan, eta ekiloreari begira geratu zaio. Hunkituta, ezer esan gabe. Oihan urbano batean animali ezezagun bezain unkigarria aurkitu izan balu bezala. Makurtu egin da, eta han geratu zaio begira.
Egunero, ura botatzen dio ekiloreari.
Eta 4 metro karratutan, bizi dira.
Tokyo-ko periferiako baratz bakarrean, eraikin&zubien artean.
Ilargiari begira gauero eta eguzkia noiz aterako zai.
Biak gauza bera izango balira bezala.
Insome moon (geisha), zu and insomne sunflower (chamelion), ni.
Toky-on.
(possibly maybe, probably
LOVE)
Ondolo-ing.
//
Shinjuku, Tokyo (Jp)
3:58am.