I cannot change the world…

Bono-k esan zuen 1980an,
bere barruan zuen Boy-a erditu zuenean,
Pigeon’s House eta Templer Bar zaharretik
galtza punk erdi desteñituak zeramatzala,
trakets eta txoriburu oinez:
«I cannot change the world…
but I can change the world in me»

Ez dakigu batzutan aitzakiak bilatzen ote diren.
Ez dakigu batzutan beste biderik ez ote dagoen.
Ez dakigu sufrimendutik maitasunera zenbat mile dauden.
Ez dakigu zenbat trenetan igoko garen bakarrik eta guztietatik bakarrik jeitsi.
Ez dakigu zu eta ni artean, alegia gu guztion artean, ulermena bermatuko duen Mr. Laboaren hizkuntza ulergarririk inoiz asmatuko dugun.

Baina,
gaur ohera joango gara.
Eta arratsaldeko Florida Park ondoan zegoen zuhaitz horretan,
hain xuxen, Coca-Cola afitxea zegoen horretan,
gizon bat zegoen horretan,
belauniko eta negar batean,
hostoak berriro arratsean bezala imajinatuz.

Loreak loratzen;
eta ezer gertatuko ez balitz bezala,
eta agian, bildurra eta egoneza,
gure barrunbeetan, gure tripetan lekua hartzen duela ikusiz,
jendea inguruan ezer gertatuko ez balitz lez
paseatuz doala;
aldi berean,
ere ohartu gabe,
gure barrunbe horietan,
loratzen joan.
Kimu batetik.
Enbor bihurtu. Hostoak izango dituena.

Laster,
Dublin-Belfast autobusean goazenean,
hostoak imajinatuz,
eta gu lore bihurtuz,
forever,
mundua gure barruan, lore ernetu berri bat bezala,
aldatu dela ohartu.

Oharkabean lore bihurtu diren hostoak bezala.
Emeki-emeki.

Eta ikusi,
tripak baretuta,
mundua bere horretan jarraitzen duela.
Baten bati axola al dio bada?
(Herzenberger-ek zioen moduan,
«ene gizonik ez balego, orduan bai pagotxa».)

Orduan,
irabazi izango dugu guztiok.
Beste modu batean,
galduta egongo den hori.

Egunero,
lorea ernetzen esnatu nahi dut,
nere barruan.
(gutxienez nere tripen errepublika independientea aldarrikatzeko, bada ere)
ftf.