Ni trikutu nintzen.
Nere izena Flugufrelsarinn da.
Kronos Quartet – Flugufrelsarinn
Karreterak beldurra ematen dio trikuari.
Eta neri ere.
Normalidadeak ere.
Ustezko jende normalak ere.
Bildurgarriak dira, beren ustezko jarrera normala erakusten dutenean, erakusten duten patxara ederra. Sensiblebakoa. Lotsabakoa. Tabakoa.
Trikua gustora bizi da, zisne eta lepazurien artean.
Elegante eta gustora.
Pozik eta babesean.
Zu eta ni bezala.
Zeru urdin honen azpian biziko bagina bezala.
Baina ni trikua naiz
eta burua ateratzen dut emeki emeki, lantzean behin. Oso lantzean behin.
Nere izena Flugufrelsarinn da.
Horrela ezagutzen naute handik, benetan ezagutzen nautenek.
Eta ezagutzen nautenek diote, ez naizela hainbeste aldatu azken batean. Kontua, ondo begiratzea omen da. Fijatzea, jartzea, jarri behar den lekuan. Eta gainontzeko guztia egina dago.
Nere izena Flugufrelsarinn da.
Eta goseak egon beharrean, logure nago.
Eta beste hainbaten moduan, konturatzen naiz, lehenengo egunetik jaio nintzela triku. Eta bada jendea, trikuak ezagutzen ez dituenak. Trikuak fidelak dira. Oso. Trikuak, sentiberak dira. Oso, gehiegi. Trikuek, heuren umorea dute. Trikuei ez zaizkie trikuak ezagutzen ez dituzten horiek gustatzen. Trikuak, aberria dute. Ez aldiz, bizilekua. Baketsuak dira. Eta beti eramaten dute notebook bat, eta arkatza bat zintzilik; bazpa. (izan ere, datorrena datorrela, edozer gerta daitekeena pentsatzen dute beti)
Nere izena Flugufrelsarinn da.
Horrela izan da beti.
Trikua naiz, eta horrela izango da beti, ere.
Ni trikua naiz,
loak nago.
ondoloin.
ftf.