Firestairs to the SF Bay Area’s Sky (5am tonight)

Ipod-ak ez du ixildu nahi gaur gauean.
Egia esan, nik ere ez bera ixiltzea nahi.
Beldurra izango da.
Lo egiteko beldurra.
Zu gogoratzeko eta nere ametsetan sartzeko.
Edo neregatiko beldurra izango da.
5am San Francisco. Tonite.
Taxi horiak kanpoan gelditu gabe, paraje urbanoak eta telefono betaurrekodunak.
Eta nere buruan green emotional landscapes.
Gelditu gabe. Trostan dabiltzan zaldi eroak Islandiako Akureiry-runtz. Han zerbait omen dago. Amets eta fikzioaren artean. Badator, badator.
——————————-
Ez dago jada, denbora honi jarraipena emango dionik.
Hemen, denbora gelditu da, parete zuri hauetan, sute-eskileratik, zerura igoko gara, han party erraldoi bat egiteko. Hemengo community carnival hauek bezalakoak, baina maybe zapi zuri-gorriak aterako ditugu, yankee hauen zoramenerako. Kriston burrundaia. Zezenak, armarioan gordeko ditugu. Zaldiekin, zeruko paraje berdeetan hegan egingo dugu, Bay Arearen gainetik. Hippie guzti hauen zoramenerako. Crazy St. Phermin in SF.
——————————–
Han goian, esango dizkizut, jendearen algararen artean, SFko zeruan eserita, zenbat aldiz pentsatu dudan, Islandiako zaldi eroekin. Zenbat eromen izan ditudan gaur bezalako gauetan. Zenbat aldiz, salto egingo nuke, zeruaren ertze honetatik behera. Zenbat aldiz, jarri naizen, ume bakartiei kalean begiratzen. Zenbat aldiz, egin dudan oihu hondartza galduetan. Zenbat aldiz, gorrotatu ditudan mundua zuri beltzean ikusten dutenak bakarrik, beste gainontzekoei diktadura horretara behartzeagatik. Zenbat aldiz, pentsatu dudan, zeruaren eskin honetara igo eta bertan gelditzea. Zenbat aldiz, zenbat aldiz, zenbat aldiz.

Baina, behin bakarrik, igoko naiz sute-eskileratatik gora, zerura. IMG_0602
Eta zurekin bada,…
inoiz ez gehiago jeisteko handik.
//
ftf.