Dublin

U2 – Promenade
Gaur azkeneko paseoa eman dut zure masail eta iztarretatik.
Liffey-ko alde bietatik ibili naiz ohi den bezala.
Ikusi ditut zure inguruan, spare change spare change erruguka eskale papera betetzen hasi diren hiritar arrunt oldea. Sentitu dut, zahartu zarela, loratu zarela, hondaratzen ari zarela berriro. Deitu zaitut baina ez didazu jaramonik egin.
Maite zaitut eta badakizu.
Beti maitatuko zaitut.
Usai etxekoi eta arrunt ibilkera horrekin. Trakets bezain maitagarri. Gertuko bezain urrun. Etxekoi.
11 urterekin ezagutu zintudan. 2011 gaur.
Idatzi dut, irakurri dut, bizi dut, ezagutu ditut zure magalean pertsonak, maitasuna, bakardadea, gorrotoa, urruntasuna, ezinegona, edertasuna, ixiltasuna eta ni.
Kantatu dut zure altzoan. Sentitzen utzi dut nere barrua, inon ez bezala, eta horregatik hori dena zor dizut. Hori dena. Orain idatzi egin dut zutaz, zure arima, nere oroimenean geratu dadin betirako, ezagutu ditudan pertsona guztiekin, Guinness-aren apar artean. Hirian joan etorri amaigabean. Pigeon housera bidean. Oraindik maite ditudan pertsonen artean, eta dagoeneko hauts bihurtu direnak.
Dublin zuk barkatu didazu dena. Beti egon zara hor. Beti besoak irekita. Zu, territorio libre bakarra. Hutsala baina handia. Sinplea baina benetakoa. Zer gehiago eskatu ahal da? Ezaguna ezezaguna baino. Kafe hartzera gonbidatzen duena.
Ta nik maite zaitut. Zaren bezala maite zaitudalako.
Naizen bezala, maite naizelako.
Long life, Dublin, long life.
U2 – Bad
ftf.