Medizina musikala erosten Jackpot Records-en. And it is fucking cold, outside, and inside.

Dendan sartu naiz. jackpotHigh Fidelity-ko hori bezalakoa, baina txukuna. Portland guztia da txukuna.
Hotzez sartu naiz. Hotzak akatzen. Eta sartu eta berehala, izerditan hasi. Termostatua oker dabil antza.
……………………………………………..
Ez hemen ez du begiratzen arraro, laptop txikia ireki eta bere aurrean idazten jartzen naizenean.
Eta bai hotza egiten du.
Hotz izugarria.
Benetakoa.
Kojón.
Bertigoa.
Salto egiteko gogoa.
Eta guztia kakazteko.
Modu batean edo bestean.
Azken batean, zer ajola du.
H.k bidali dit mezu bero bat.
Bai, hori bai dela laguna.
Hitzak, sartu zaizkit barruraino.
Nik uste malko txiki bat ere atera zaidala.
Asko maite dut H.
H. nere adixkidea da.

Eta asko maite ditut
ere eguneroko gauza horiek.

(Diska hau erosiko dut.
Kantua tripetara iritsi zait.
Bon Iver.)

Eta hondartzakin akordatzen naiz.
Hondartza galduak.
Bai horiek jadanik galduak daude betirako.

Gu ez ordea.

Gu bizirik gaude.
Eta jarraitu nahiko genuke.
Bizitzea zilegi balitz eh Mr. Laboa…

Nik uste dut, trenera hurbilduko naizela

Dagoeneko, gorputza berotu zait.
Eta besapean, medizina musikala daramat, flu-ak harrapa ez nazan, at least.

Inside is right now warmer. Even if outside is already cold. Fucking cold, for God’s sake!
C u soon Jack.

23rd Av. and the green hat

Bai, San Francisco-tik Portland-ek egin du Suzanne-ek bere mustang zurian. Gaueko 4am zirenean, bitan pentsatu gabe, bere Twin Peaks-eko etxeko azpikaldeko garajeko zabaldu eta milaka deabru atzetik balitu lez, atera da. Iparraldera.
Ez du atzera begiratu nahi izan. Beharrik ere ez.
California-ko haize epelak atzean utzi eta Oregon-eko euritsu eta berdean sartu da. It’s raining cats and dogs. Bidean, tristea eta iluna zen bidaia, out of the blue, ortzadarraren irteerarekin alaitu egin da. Zubi magiko multikolore bat. Eta Suzanne bere kotxea zirkulu perfektu horretatik pasa nahi izan ditu, bere inperfekzio guztiak. Ez da kontua, kabitzen ziren edo ez. Kontua zirkuluak ez zuela sarrerarik. Ondo sartu, sarrerarik ez duen zirkulu perfektu batean, zure inperfekzio guztiekin….Pentsatu du. Isabel Coixet-en My life without me filmarekin ere akordatu da, zehazki main character-ra zen neska oso eta zorigaitzeko horrekin. Sarri pentsatu zuen, izakeran bere antza zuela, munduaren aurka borroka egiteko kemena, esan nahi baita.
Eta aurrera jarraitzen du. Eguerdiko noon, 12pm-tarako, Portland-eko 23rd Av. ko kale zoragarrian izango denaren aurreikuspena egiten du bere buruan.
Azken batean, Suzanne-en helburu bakarra, kapelu berde koloreko bat erostea baino ez da.
Bere ihesak badu zentzu bat.

Behin lortuta, bestalde, pentsatu beharko du zer egin, bere ihesarekin. Gelditu, bueltatu, urrutiratzen joan, oraindik gehiago.

Baina hori, 23rd Av.ko bere kapelu berdearen ostean izango da.
green hat
Ez lehenago.

50 ways to leave…

Beti pentsatuko luke berak ezingo lukeela halakorik egin. Bere buruak nazka emango liokeela seguruenik, limite horretara iritsi eta, guztia utzi beharko balu, gorrotoz eta etsipenez.
Ostiral arratsaldea iritsi zitzaion arte.
Piano bakarti hori entzuten jarri zen arte, pinudien artean eta auzune ixil eta baketsu horren magalean.
Tren estaziotik ez oso urrun, baporeak orduoro abixatzen ziolarik, denbora are urreduna dela. Pipa patrikatik atera eta oraingoan 5 matches at maximun erabiliko zituela agindu zion bere buruari. (Oraindik gogoratzen da, saltzailearen countryside itxura autentikoaz eta eman zizkion azalpen guztiak, ‘good practices guide for good pipe smokers’a ere ez zion ba eman.)
Etxeko atzeko atarian jarri eta ixotu du, bat, bi, hiru….lau…eta bai bosgarrenean…kearekin Oregon/eko zeru grisa nahastu eta gora egin dute lurruna balitz bezala.
Eta pianoak jarraitzen du aidean, 50 ways to leave your…
Eta bai, mingarria izaten da, beti. Bai.
Beste xurrut bat eman ‘homemade’ starbucks coffeari eta aurrera. Idatzi eta idatzi.
Gaur, etxean geratzea otu zaio. Pinudi, ke eta homemade espressoarekin. Treneko jendea faltan botako du.
Baina badaki gaur, ez dagoela, pinu eta zeru grisera begiratzea bezalakorik. Piparen keaz lagundurik.

Ba al daude 50 ways to leave your…?
Tren estaziotik urruti, pianoa bakarrik eta kea.

Keak emango dio, erantzuna.
Inoiz, pausatuko bada.

Horregatik pausatu da bera orain, pinudiei, gora begira. Keari begira. Nora joango ote da? Jostari, kea.
Korrika egiteko gogoa sartzen bazaio ere. Running to Stand Still. Geldi.

Egingo du.
Bihar goizeko lehenengo trenean aterako da.

PortlandStateUniversity blonde hair girl student in the max night train

She always takes the Blue Line (to Hillsboro).
She is a good student.
She studies Urban Studies and Planning.
Her father died when she was very little baby.
She was born in Connecticut.
She always hated this land.
Her best girl friend, Lulu, was a black little girl, coming from Charlotte, North Carolina. >From the cotton land.

She was get used to fall in love.
But since her little tiny sweet heart dissapeared, this adventurour, brave and weird boy, she never felt anything like she did before.

Now she is in the night train going home.
It’s 5:35 pm.

And she is not lost yet.
Her mind and heart
are already alive.

She will dream tonight
with the cotton lands.

Elurra eta kotoiaren zuritasunarekin, egingo du amets, bateraturik.
Bere ohea gaur ez da lursail zabal bat izanen soilik.
Begiak, itxi max night train-aren tunelean sartzen sentitzen du bere gorputza. Eta konturatu gabe, begiak itxiko zaizkio, gauean kotoiezko tunel horren barrura bere ametsak esnatzen hasiko diren arte.

Goodnite.

Never alone, in Your Blue Room.
Badakizue, ametsak, ferietako kotoizko sugar zaporedun  horietako bat jatea bezalakoa direla?
Bere, Lulu lagunminarekin akordatzen da. Behin Hillsboro auzunera iritsi eta bere logela urdinean barneratzen denean.
(Iphone-an, Brian Eno esperimentalak, irlandar U2 laukotearekin egin zuen Passengers album benetan bidai galaktiko horretako kantu hipnotikoa.)

Inoiz bakarrik ez, Zure Logela Urdinean.
Nere Logela Urdinean, one day I´ll be back.
I hope I will remenber what I had.
Nothing I can do right now anyway.
Never alone.
//
ftf.

FasTFatum (igor calzada) album already in iTunes

FasTFatum (igor calzada) debut album is already on sale in iTunes.
FasTFatum (igor calzada) debut albuma dagoeneko salgai dago iTunes-en.
El album debut de FasTFatum (igor calzada) está a la venta ya en iTunes.
itunes

Eclectic FasTFatum available in iTunes

LYRICS/LETRAK/LETRAS