Beach & my dad

Nere aitak ez dio erreparatzen zer gertatzen zaidan.
Inoiz ez du egin. Ez ei diote erakutsi.
Baina goiz hartan, Groseko hondartzara eraman ninduen. Ez dut oroitzen astegun edo asteburua zen. Kontua da oso egun arraroa zela neretzat. Ez dakit zergatik. Deskoloke egun horietako bat. Baina nik orduan 11 urte izango nituen, besterik ez, eta besterik bai. «Muro» horretan aparkatu zuen kotxea. Eta presa izango balu bezala konportatzen zen. Ni, motel. Kotxetik, hondartza egun perfektu baterako trasterio guztia barreiatu zuen. Eta agintzen zidan «Coge la pala y el rastrillo…¿llevas la toalla? ¿Y el bañador para cambiar?…» Aztoratuta zegoen.
Orain ulertzen dut, lehenego eguna zen gure bizitzan bakarrik, hondartza ia mortu batean goizeko 10etan. Biak bakarrik.
Polaroid-ean ateratako argazki bat bezala dut momentua oroimenean kongelatuta. Handik 3 urtetara besterik ez, Institutuko muroan porroak, manifak, enkarteladak, eye contact-ak, eta gauza interesgarri gutxi liburu artean ezagutuko nituen.
Baina une horretan, oraindik 11 nituen.
—————————————-
Aitak ez zuen ezer ulertzen.
Baina, ez zuen ezer ulertu behar.
Ulertu ez zuena, bere 11 urteko semea, begira ari zitzaiola. Begira. Momentu horretan ulertu ez zion begiradarekin.
Orain bai. Ulertzen diot. Eta oso ondo.
—————————————
Batzutan gauzak ez ei dira ulertu behar.
Eta egia da.
Hondartza eta nere aita egun hartan ez nituen ulertu.
Orain,
ez ditut sekula ahaztuko.
ftf.