Tele5 uste dut dela. Horripilantea.
Ondoan zaude, telebistari begira.
Ardoa hartu dugu. Eta hotz izugarria kanpoan. Beroa barruan.
Abueloaren ardoa hartu dugu. Bizitza ez da ez, juxtua. Baina zeini axola dio? Zuri ere ez dizu axola eta injustuaz idazten duzu.
Kerobia – Dena Hasi Zen Bezela
Edo urrutiago, denbora eta koordenadarik gabe. Nik herri txiki horretan imajinatzen zaitut. Ikusten zaitut. Eta jada begira beltza dut, begirada jenerazionala, fuck me.
Erlazionatzen dut The Smiths The Smiths – How Soon Is Now? eta esploradorea izatea. Denbora segunduak arakatzen, jende konbentzionalen mundutik at bizitzen, aspertzen nauzu, eta batzutan gorroto zaitut, hain gorrotagarri izateagatik.
Eta azken batean, maite ditut hitz benetakoak, ekintza zuzenak, eskutik heltzen diren une unkigarri bezain urriak.
Eta krisiak biktima batzuk utzi ditut. Eta aurretik eraman ditu gehien balio zuten balio zutenak. Esaidazu, une batez, dena hasi zen bezala bukatuko ote den? esaidazu txikitatik jolasten genuen moduan desagertuko garen. Esan, begirada horrekin jarraituko ote duzun. Zer izango garen. Hain pozik dihoazen guzti horiek, benetan ez dihoaztenez %95 batean, behingoz, eratuko dituzten neonezko graffit batzuk esateko «we r a conventional brand, we r all dead, but you need to act…u need to show but u are not…u r a product of the system, u r what u see: nothing».
Urrunetik, sakonetik, lautadatik, ixiltasunetik, ilatargi hiltzailea. Zoaz, zoaz, zoaz itxurazko arrakasta-sozial sindrome horren aritik. Zoaz, eta zin egidazu ez garela gehiago ikusiko.
Echo And The Bunnymen – The Killing Moon
Bakarrik jende benetakoa nahi dut.
Orain begiratzen zaitut. Zure bi eskuekin munduaren txikitasunarekin, txikitasunak konpontzen ikusten zaitut. Zertarako gehiago pentsatzen dut.
Sinpleki:
Agian beste gainontzeko guztia,
sinpleki,
diot,
soberan dagoelako.
Agian ni ere.
Zuek? Barka zeintzuk?;)
U2 – MLK
Gauerokoan. Gazteluak eta Nafarroa.
Nafarroako eta Londoneko koneksioak.
Eta gaztelupean, zaldun lo eginen dut.
Lasai. Aita. Zaldunak, gauez, burura. Ardoa eta lautadak.
Hurrengo eguna. Biharramuna. Urdina zerua, eta goruntz begira. Itsasoa nahi dut. Nahi dut, begiratu. Begira nago, ez zaitut gorrotatu nahi. Su ahaztezina. Vitamin String Quartet – The Unforgettable Fire
Dublin, Derry, Belfast, Copenhagen, Glasgow, London, eta agian Seattle. Baina orain lautada. Goiz hotza, goizean ihintza. Zu ahaztuta. Ni…ez. Ikastola kumeak. Normalitatea zuen bizitzetan. Ni aldiz ez. Baina hor dago bidea. Nora?
Gaur gogoan izatekoa. Aita ondoloin.
Cerrato 9.
Ftf.