Anthem

The Postal Service – Natural Anthem
Ez duzue sinisten.
Ez dugu sinisten.
Ez da horrela. Bai, bada horrela.
Ereserkiak esan du.
Ondokoak mugitu dira.
Itxuraz, harriak dituzte eskutan.
Badirudi, uneko lasaitasuna desagertuko dela, betiko.
Badirudi, ados edo ez egon, ereserkiak aurrera egingo duela.
Bere azpian harrapatzen duen oro bere azpian suntsituz.
Ahotsak ez dira entzungo.
Ume jostari baten, erretretua lurrean.
Sinisten dugu.
Sinisten duzue.
tiananmenBonbardaketa. Eta berarekin zu.
Ez da izanen, bidean jarri zarelako Tianamen.
Edo bai? Ba al zenuen beste aukerarik?

Naturalki, ereserkiak irekiko dizkizu besoak.
Bere ahozapalean irentsia izateko.
Tianamen, zureak egin du.
Gureak egin du. Hitzik gabe geratu garenean.
Heroiak desagertu dira.
Bakarrik funtzionari eta alderdien inguruko partiduko burokratak.
Mundu hobeago baten iragarkia gogoratzen duzu jada?
Ez, ama ahaztu egin zait.
Bonbardaketa amaitu ote da kanpoan.
Hemen lubakiaren zoko honetan, ez dugu ordurik, ez eta ahora eramateko, kit-kat-ik.
Itxuraz lasai dago dena hor kanpoan.
Baina, ahora zerbait eraman orduko,
norbaitek Ereserki Naturala jarriko dizu,
heavy-metal potentziarekin belarriak apurtu arte.
Indarkeriaren erabilera beti izan da apur bat zinikoa, ez duzue uste?
Lore bat jarriko dugu, tokata/tanketa/tokata/tanketaren gainean.
Ea ba, zein kantu entzuten dugun. tak-tak-tak-tak
Flower-Power sound.
Seattle-Gernika

Gaur ez dago gauik.
24h Party Anthem.
tak-tak-tak-tak…

I’ll write you a song and it won’t be hard to sing
It will be a natural anthem, familiar it may seem
It will rally all the workers on strike for better pay
And its chorus will resound and boost morale throughout the day

I’ll write you a song and I hope that you won’t mind
Because all the names and places I have taken from real life
So please don’t get upset at this portrait that I paint
It may be a little biased, but at least I spelt your name right

Ftf.

cold girl fever edo zein negozio-ereduaz ari garen egun

The National – Cold Girl Fever
Oinez, pabesaren gainean. 8am.
Pabes hotza.
Oinez, jada ezaguna dugun pabesaren gainean. Garai onak, txarrak. Garaiak. Konbersazio etilikoak, eta kantu on baten falta. Agian, neoprenoa jazteko tenorea, garaia. Merkantilista bihurtu diren alternatiboak, burokrata bihurtu diren burokraten garaia gorazarre. Flower Power in my mouth. Just in my mouth. Aldatu al duzu zerbait? Gosaria, cola-cao edo coca-cola? Gezurretako karetak. Esan dizut, esan didate, esango diot…BlaBlaBla
Denak nahi dutela aldatu diote, inor ez da mugitzen bere lekutik. California, eta bilera borobilak, Silicon Valley eta fetitxismo parapetagarriak. Parapetoak eta neoprenoa. Lubakiak agian, trintxerazko su-etenaren gauerdiko eztula. Eta ahuntza non sartu da. Eztula entzuten dut. Lubakitik…dator…kar-kar.

Denborapasa botika. Lanordu egutegi materialista marxista. Bulegoa, funtzio publikoa eta paga extrak. Austeritate eta atez-atekoaren parafernaliya. Eta oporrak noiz mesedez? Eta aldaketa klimatikoa edo baduzu planik, lanorduaren bukaeran, deskonekting people egiteko? Edo nahi al duzu bizitza hoberik? Ekintzaileak eup…ekintza zertarako? Geldirik ez egoteko. Produktibitate eta lehiakortasuna ieup. Cold girl fever.

Emaidazu, zurea biona, nerea neurea. Printzipio pitagorikoa. Edo aristotelikoa zen…? Eta, ordiziko azokaren antropologia nolakoa da…zertarako balio du…igual da, finantziazioa lortu dugu…A ze azoka, a ze zooa, a ze kalapita.

Nora zoaz gaur goizean cold girl fever?
Agian onena, ohera sartzea izango da, baina agian artzarena egiteko edo ostrukarena. Zein nahiago artza edo ostrukarena?

Irudia, hoffman-en antzerki fenomenologikoa.
Neri benetan, kantu hau bakarrik gustatzen zait. Beste dena, bost axola. Kantu hau.

Agian metroan sartuko naiz. Agian ez handik ateratzeko. Proletarioekin bilduko naiz. Proletario internazionalekin. Erosi-saldu brokerrengandik urruti. Buf, a ze pereza. Saldu-erosi erosi-saldu…Dena da saldu-erosi. Trukearen intxaur kaxa, altxa besoak.

Serioak jarriko gara.
Erantzungo ditugu emailak modu. Bazter guztietako zorri guztiak akatu arte. Seguruenik, baten bat geratuko zaigula hor nonbait. Lasai errekorteekin hauek ere joango dira, zulotik behera.
9am.
Pabesaren azpian gogoetak.
Burua, pabesaren gainera.
Oinez.
Geldituz noizean behin. Geldituz.
Oinez, geldituz, oinez.
Cold girl fever-aren parsimoniaz.
//
Baina ez al zegoen negozio-eredua deskartatua, what’sapp, facebook, twitter etan enparauen moduan?

Zein negozio-ereduaz ari gara egun, orduan?
Zutaz, nitaz, pabesaren azpian edo gainean dagoenaz?
Erraidazu Shole.
Ftf.

Bob & Mikel

The National – About Today (Live)
Horrela has ziteken eszena:
Adixkide on batek, esaten dio, beste adixkideari, «inozokeria duk pentsatzea, Dylan eta Laboa elkarrekin taularatzea…»
Eta gaur hasi naiz beste modu batera pentsatzen, gaur zehazki:
Inozokeriaz, inozo izateaz, inguruan dagoenaz, anonimotasunaz, gauzak mugituarazten dituen indar horretaz, inozoa bera ere, rutina-inertziaz, eta agian…guztiak galduak gaudela. Ezberdintasun bakarra: batzuk badakite eta ezikusiarena egiten dute, besteek aldiz, sinpleki, ez dakite.
Hondartza berdin horretan, Dylan handiak (oh handia…oh…Mr. Dylan), ez zuen zertan, Laboarekin Txoria Txori, hebaki banizkio kantatu behar…Inozoa ni, polita zu. Bai noski. Nola ez ohartu horretaz? Graderioa, jada salduta, eztabaidabako hasiera horretan. Graderioa, beti Dylan-en alde eta literatura idazten duten heroi horien alde. Zeintzuk gara besteak kontu inozoak esaten ibiltzeko? Ume jolastiarrak, Aitarekin Zurriolako Hondartzan, akaso? Ba hori…ez duk arrazoi nahikoa, inozokerietan ibiltzeko bezala moteil. Hobe Vueling.com-en teloipean exkutuan egotea, ixilik, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Teloiaren atzetik, zuek Dylaneroen obra ikusten, jada konbentzituta, panpin istorio glamourosoen egile/antzezle, biak elkarrekin zaretela. Eta, hurrengoan bai, hurrengoan galdetzen didatenean, kontatzeko, post honen linkean dagoela esango dut. Dagoeneko inozokeri eta tweetak, abastoko merkatuan saltzen direnak direlako, humanitate eskasi eta krisi ekonomozionalak pitzatuak dituenean bazter eta enparauak.
Gu oraindik, autobusera igoko gara, eta Laboaren kantu hori entzungo dugu…Itsuak, gorrak…
Ni Laboa, zu Dylan.
Ok…fair enough.
Baina mesedez esaidazu arren, zein doktore titulu gehiago behar dudan, nere ametsei hesi guztiak behin kendu dizkiodanean, cum laudearen aldarri demagogiko subjektiboaren autoritatea izateko?
Ez dut sinisten, ametsek patente de corso dutenaren horretan. Edo honorarioen kobrantzan ere hasiko al gara ametsen salmentan? Planto ni.
Berriz ere, kazadora beltza jantziko dut, eta aitaren eskopeta hartuko dut, txoriak hegalari ametsbakoak akatzeko eskopeta. Aixkide dotore glamourarosoak ere, bide batez. Gaur gauez, mila dolar ordainduko nituzke The National – Exile Vilify (From the Game Portal 2) entzuteagatik, Freud-en Walton St.en, Oxford. Bizikleta zuri-beltza hartu, eta jaka beltza jantzi, zapatak betunez ondo garbittu, eta bibolinak irudikatuko ditut zeruan, zeru urdinean, sapaiak capilla sixtina moduan. Eta iraultzarik eta eraldaketarik ez dagoela egingo dugu gorazarre, lasaitasun humanoarekin. Hegel edo Heidegger irakurriko dugu, hankak, San Francisco-ko terraza horretan eguzkiaren izpiekin epeltzen zaizkigun bitartean.
Hainbeste bidai, hainbeste istoria, idazten jarriko gara. Ixilik, txukun, disziplina judutiarra, olivetti batean idazten den bezala, poliki poliki, baina geratu gabe. Poliki. Ez dago ezer iraultzeko, aldatzeko. Ekintza ekintza ekintza uste dutenak, denbora galtzen ari dira. Idatzi idatzi idatzi da, leloa. Segi, esklabutzan, ekintzetan aldatzea pentsatzen duzuenok. Berandu zabiltzate. Irakurri…idatzi-idatzi-idatzi. Bitartean…The National – Driver, Surprise Me
Aitarekin akordatuko naiz, bere kapeluarekin, kotxe beltza gidatzen, nere kotxe beltza, eta esango diot…Aita….Driver Surprise Me…Nora eramango nauzu gaur?
Eta esaten dit, Zurriolako hondartzara:
Dylan-en arrokeriaz haratago, Laboarekin nola Txoria Txori kantatzen duten amestera.
Dylan-en glamourra ez dut gogoko, berak baitaki, gezurretako tertziopeloa baino iruzur handiagoa dela.
Dena zuretzat Dylan. Egia da inozo gara.
Betirako inozo.
The National – Vanderlyle Crybaby Geeks
Ftf.

Itziar-Reykjavik

Bi punturen distantziarik motzena, lerro zuzena ei da. Nik aspaldi ahaztu nuen hori, antza. Eta gehien kezkatzen duena ez da, distantziaren kontua; alegia, nora jo ez dakitela gizabereak. Gerra Hotzaren aztarnak, Reykjavik-era iritsi dira berriki, eta banketxeko buruzagiak bai eta Lehen Ministroak kartzelako ziegetan ari ei dira. Hori diote, behintzat.
Bitartean, armiarma baten moduan, Sarriren poema horretan bezala, emeki emeki, armiarmaren sigilotasunarekin, hasi dugu jada distantzia motzenera bidea. Kontua da zein geratuko da, hori ikusteko, zein iritsiko ote da. Eta izango da, umezurtz, bihotz abandonaturik ere, distantzia motz horretako ertz batetik behera, estarta bazterretan geratuko dena. Egongo ote da doinurik, kanturik, horiek altzoan hartuko dituenik? Zerebraltasun oro, nonahi. Gainbizitzeko. Eta nik galdetzen dut? Gainbizi zerren gainetik? Eta agian, gizatasuna gaizki eraikia izan delako edo, garai aldaketak, utziko ditu bai, asko alboetan. Horretarako begiak eduki behar. Horretarako, bihotza ere, bi punturen arteko lerradura apreziatzeko urrutitik. Eta nola marrazten den lerro zuzen hori, munduaren superfizie irregularrean. Eta susmoa dut, hori ez dugula oraindik ikasi.

Eta ez dakit ere ikasteko manualik baino, bihotzik ote dagoen nonbait. Munduaren finitotasunean, denak kabitzen garela pentsatu nahi dut. Begi asko itxirik ei daude.

Esnatu gara, ertzen erdi-erdigunean, zubiaren erdian, bi distantzien punturik erdikoenean, lerro zuzena, superfizie irregularrean. Itziar-Reykjavik deitzen den zubian.

Alboetara begira (norbait ote dagoen ikusi), ixiltasuna eta baretuta dagoela dena ohartu garenean, orduan bai, orduan iritsi da unea:
Eta salto egin dut (zubitik hor azpiko zulo horretara, ura berde iluna duen horretara).
Disolbaturik jada ertzak, ertzetan habitatzen zuten espezie guztietako gizabereak.
Denak disolbaturik.
Baita ni ere, azkenean, zubiarekin.

Ftf.

Auld Triangle

The Pogues – The Auld Triangle
Royal Canal.
Oinez goizean goiz. Auzokideak, txutxumutxuka. No prob. Kasorik pez. Egunerokotasuna, grisez jazten da. Txikitasunak, handitu eta urrutikoak desiatu, une batez. Eta gaur ez dut ezer egingo, egon, zai, itzali eta zerbait edango dut. Aurpegia garbituko dut, oinez joango naiz, emeki. Haizerik eta biderik gabe. Lurrunduta.
Donegal-etik egingo dugu hegan, kalatxorien gisan. Ertzetik joango gara, ia zaratarik atera gabe. Ia desagertuko bagina bezala. Ia desagertuz, mamu beldurtiekin egingo dugu topo.
Triangelua jo arte.
Hiru ikutu.
Triangelua.
Seinalea izanen da.
Ftf.