Mikel Errazkin: Musikari eta «lagun» handi bat joan zaigu.
Mikel Errazkinekin INOIZ hartu ez nuen kafe horrengatik dira lerro hauek.
————————————–
Gaur Euskal Herritik jaso dut berria. Eta orduantxe konturatu naiz, hau uste baino azkarregi diihoala.
Eta kasu honetan, milaka bider telefonoz, bere ahots makala bestaldean, hitzordua egina nuen Mikel Errazkin musikaria eraman du denborak.
Milaka bider hitzegin eta hitzordua jarri ostean, bere gaixotasunaren erruz, telefonoz beti abixatzen zuen Mikel Errazkini buruz ari nintzen.
2007aren abenduan, diska argitaratu genuenean, bera han zen, nerekin egoteko gogoarekin. Ikaratuta baitzegoen, nolatan eta diska etxean bakarrik grabatu nuen inongo ezagutza teknikorik gabe. Eta kafe bat hartzeko geratzeko beti bera prestu eta gogotsu. Agian, 20 aldiz saiatu ginen, baina ez zen suertatu. Gero ni USAra etorri eta beti birtualki.
———————————————
Jarri naiz pentsatzen gaur goizean (San Francisco-ko kafetegi honetan), eta benetan penatuta nago, oso. Batzuk gogotsu jarraitzen dutelako, oztopo guztien gainetik. Eta batzuk Mikelen kasua, oztopoak barruan zeramatzanean. Horiek izaten dira, bentetan balio duten pertsonak. Beraiengan sinistu eta aurrera egiten dutenak. Utikan besteak, barka, utikan!
———————————————
Mikel, zauden lekuan zaudela ere, izan genituen milaka elkarrizketa eta hartuemanen ostean, lur jota utzi nau zureak. Batipat, San Francisco-ko ixiltasun honetan, hau azkar dihoalako, oso azkar. Eta gu konturatu gabe, hor goaz.
———————————————-
Mikel, Slow Coffee bat eskatu dut biontzat.
Har dezagu orain gure denbora. Zeru urdin honen pean,
Slow Fatum.
Ps:
«ley de la relatividad frente a la imbatibilidad»