Desert Wine

Gauez, desertuaren kolorea jakin nahi baduzue, ezin duzue goiz oheratu. Eta derrigorrezkoa duzue begiratu aurretik, ardo bat hartzea. Izan ere, harrituko badizue ere, baina desertuaren kolorea gorria da. Desertu komunista.
TwentyNine Palms-era zoaztelarik edo beste edozein desertuetan barrena, gauetan, ez dago kotxeko argiak itzaltzea bezalakorik, desertuaren kolorea gorria dela ikusteko. Bai, Orion konstelazioa ardo busti gorriz zipriztindua ikusiko duzue, Batelgeuze edota Aldebarán izar disdiratsuak, ardo bainu bat hartzen entzungo dituzue alai. Sirio, ondoan, izar betaurrekodun, serio eta marmartia, bere nagusitasunagatik trufatzen ari direla pentsatuko du bere baitarako.
Korrika egitea pentsatzen baduzue, ez ahaleginik egin. Desertutik ez baitago eskapo egiterik. Desertu batetik beste batera pasatzen pasako baituzu bizia, korrika, eskapoan.
Gora begiratu eta kotxeko argiak itzalirik, ikus ikus…izar betaurrekodunak…nazioarteko ardo dastaketa eginez. «California, Australia,….!» Karraxika entzuten ditut hemendik. Beste batek, South Africa!» dio.
Desertutik ihesi, erotzen ari denaren ustetan dagoena, oker dago. Desertutik kanpo dauden guztiak dira bide okerretik doazenak.
(…)
Horregatik, ospatzen dute izar betaurrekodunek, ilunabarrero, gauaren etorrera. Beraien iraultza partikular festiboa. Desertu komunistarena.
(…)
Hurrengoan, desertu batetik zoazenean, kotxeko argiak itzali. Eta has zure iraultza desertiko partikularra!
Sláinte.
ftf.

Maite ditut maite

Ez dira izango 8 egun ere ez, Mikel Laboarekin San Francisco-ko International Airport-ean topo egin nuela, nere ipod-ean. Björk-ekin kantuan jarri nituen biak elkarrekin ere. Amaren zai nengoen bitartean.

Darda izugarri bat sentitu nuen. Eta aipatu nuen hartan ere, ez nintzela Mikel Laboaren entzule ohikoa. Beti hor atzean, izaten den klasiko horietako bat da.

Eta oraintxe twitter-ren San Francisco-ko gau beltz honetan, jaso dut berria: Mikel Laboa hil da.
——————————
Ume eta ez hain ume izatearen muga hori nonbait markatzen duen Mikel Laboa. Ikastola-tik atera eta amak jartzen zizkigun kantuak, Mariano Ferrer-en ahots tarteetan, sukaldean cola-cao eta cuétara galleten artean. Kanpora begiratzen genuen bitartean…lurruna…kristalean. Eta goxotasuna barruan.
Ama, Mikel Laboa hil da.
Oroitzen zaitudanean, ama, sukaldean egoten zara.
Eta maite ditut maite, gure bazterrak, inoiz baino beltzagoa bihurtu den San Francisco-ko Twin Peaks-eko gau ixil honetan.
(Eskerrik asko Mikel Laboa, ume eta ez hain ume garenontzat, beti egongo baitzara hor. Gure amaren sukaldearen goxotasunaren kantuak zureak, irratian)
———————————-
ML
Goian bego.
Agur eta ohore.
DSC03076
Ps: ML 80 Interstate East-en bere cangoo
txapel beltza jantzita zuela, mustang zuri bat gidatzen ikusi
dut…Irripartsu zihoan 🙂
Charlie Parker bezala. Hil da barrez.
C u soon.
ftf.

Twin Peaks

DSC03068
Doug & Dena-k kotxea hartu dute, badihoaz berriro ere beste afari batera. California-ko ardoaren inguruan hitzegingo dute gaur ere eta noski Illinois-eko Senadore zen Presidente berriaren inguruan ere. Blue…blue…!
DSC03071
Temple St. eta Saturn St. gurutzatzen diren kale nimiño hau, hillaren alde batean, ezkutatua. Hope Sandoval-en ahots tertziopelozkoak, gaua noiz laztanduko zai egoten naiz beti. Bere kantuek, San Francisco-ko cable carraren miloika ari xingleak ikutuko dituzte, silofonoaren nota magiko eta kristalinoen hots xuabearen melodia osatuz. Bitartean, Monique-ek bere mamu guztiak Paris-eko garai ilunen kutxatik aterako ditu eta bere canvas-etan pintura artean estaldu, hondoratu eta betirako lurperatuko ditu. Gero, bere paretetan hildako animali disekatuen antzerako erakusketa bihurtuz, urteroko Halloween maskaraz betetako bere sortilegiozko gauetarako.
Gaua dator berriro ere. Market-a irekita dago eta mushroom (lasai, aluzinojenoak ez) batzuk erostera nihoa. David Lynch-ek oso ondo aukeratu zuen, bere telesailaren rodatze lekua. Eta ez da kasualitate hutsa izango ere, exerita nagoen aulki eta mahai honetan, DSC03066
«Adaptation»
edota «Being Jhon Malcovich» en ideiak burutu zituen Spike Jonze zine-zuzendariak, bi filma horiek burutu izana. Izan ere, bera egon zen hemen exerita, ni etorri aurretik.
Gaur ere, begira egongo naiz lehio honetatik kanpora. Eskuinean Twin Peaks-eko antena erraldoia, zelatari, downtowna kontrolatzen hemen goitik. Ezkerrean, Buena Vista Park, parke berde eta hipnotikoa, gaueko mamuen gotorlekua.
Ilargia ilundu gabe zeruan agertzen ari da eta James Stewart-en oihuak entzuten dira, Golden Gate-etik oraindik. Baina nik entzuten ditut bakarrik; lanpetuegik daude Twin Peaks-eko bizilagun guztiak, Lynch eta Jonze-ek sortu zituzten heuren mamu guztiak uxatu nahiean. Ez dakitena da, beraiekin joango direla guztiak, edonora dihoazela ere. Hori da, Colin Meloy-k James Stewart-i esateko ziona. Aztoratuta, Golden Gate-era korrika atera zen James Stewart berbera.
DSC03073
Ilargia etorri da. Hope Sandoval eta Colin Meloy, Temple St. eta Saturn St.en bidegurutzean geratu dira, saturday night guztietan bezala, Golden Gate zubira James Stewart-en bila joateko geratu dira. Zubiaren beste aldean, David Lynch eta Spike Jonze zai dituzte. Aurkituko ote dute Stewart Jauna han?

Ilargia eta Twin Peaks-eko antena, geratuko dira, guztiaren testigu bezala.
DSC03074
Eta ni hemen, lehioaren bestalde honetan. Begira eta zai.

ftf.

Thanksgiving

Eskerrak, FasTFatum-eko bideari jarraitu diozuenak eta nonbait bidean geratu zaretenoi.

Gaur, Golden Gateera, goaz.
(-Bidean, konturatzen naiz, jende guztiak, ateratzen duela txakurra, pet-a, pasiatzera egun seinalatu honetan. Eta pentsatzen dut…Eta txakurrik ez dugunok? Zer ateratzen dugu pasiatzera San Francisco-ko kaleetatik? 😉 Jaja…Ba, gure barruko «perrunoa» ateratzen dugu, bere «basakeri» guztiarekin…Jatorrizko instintu atrapakari eta esploratzaile urbano finak atera ditugu, europearrok, San Franciscon. The Concretes, belarriak laztanduz, tertziopelo zuri&beltz nordiko flower-power-ra, ipod salvavidas-etik.-)

Zerbait gertatuko baita han hemendik gutxira.
Azkar, fast.
Vertigo!
2394066688_35f082cac6
James Stewart, bere BMW white car-ean Vertigo film-etik atera dut. Eta Colin Meloy-ekin hitzartu da, zubiaren erdi-erdian. Vertigo-rako remake-a ote? Ze tratu dute bien artean? Zer esan nahi dio Colin Meloy-k Mr. Stewart-i? Zer ikusi du Portland-ekoak bidean, gai izango da Mr. Stewart-en aztoramendu lausotutik, gizon elegantea aterarazteko? Zein tale kontatuko dio, Portland-etik gidatzen datorren wisdom man-ak?
colin meloy