Arabesques (Debussy)

Arratsaldeetan batzutan ez da ezer gertatzen. Ez da ezer gertatzen nahi ez dugulako. Eta gertatuko balitz, nahiago genuke ezer ez gertatzea. Azkarregi ohitu gara ikustea. Ikusi, begiratu gabe. Aurretik pasatzen denari so egin ez eta.
Piano bat aidean.
Arrats partean.
Eta joan egiten gara.
Ihes.
Nahi dugun lekura.
Hor.
Arratsaldeko aidean, suspenditurik.
Pisurik gabe.
Gora eta gora.
Tabakoaren kearen moduan.
Inorren begiradarik ez, inguruan.
Pianoaren teklak.
Hemeki.
Keyboard honetan bezala.
Hemeki izkiriatuz.
The sound of the afternoon.
Eta akordatzen zarete «El Planeta Imaginario» telesaiarekin?
Akordatzen al zarete inoiz berriro ere, nozilla bokadilloarekin ikusten genuela telebista, arratsaldeko 5etan, ikastolatik etorri berri. Bidea etxeruntz, bidezidorretik. Beste arratsalde bat gehiago.
—————————————————-
Pianojole haren notak aidean,
zeru urdin bat sortu zuten,
nozilla jaten zuen
umearen tripetan.
Ozeano urdin handi eta zabal bat.
—————————————————-
ftf.

Bunker & Desert

desert and bunker
Desertuak zapaldu ez dituenak ez daki zer den, hankak arean hondoratuta izatea.
Bunkerrean bizi izan ez denak ez daki zer den, trintxerak eraiki eta bertan bonbardaketaren osteako egusentia gozatzea.
—————————————————–
Batzutan, hobe litzateke, ez ezertxo ere ez jakitea.
—————————————————–
Ondarretako hondartza aprobetxatuz, desertu eta bunkerrak eraikitzeari ekin dio Udaleko etxebizitza sailak. Krisiari aurre egiteko modu eraginkorra omen. VPOko bunker eta desertuetan bizitzea egokituko zaie, laster.
—————————————————–
Guk aldiz, zoriona gramoka kolekzionatuko dugu, bunker eta desertuko karabanetan ibilitakoak, gu.

Boat in the Red Sea

Gaur Springtime hasi da. Gure bihotzetan. Ezbairik gabe, banan bana, guztiak, loraturik sentitzen zaituztet. Denak, salbuespenik gabe.
Denak haizearen laztanarekin gozatuz. Ia modu inkonsziente eta agian ajolagabe batean. Bonba batek eztanda egitera joan balitz bezala, eta inor ez ajolatsu. Eztanda egingo duen bonba, udaberriko loreen eztanda ospatzea bezalakoa balitz bezala. Eta ondo dago. Edo ondo beharko luke.
Baina inor ez da konturatu gauza, zertzelada, txikikeri batetaz: Itsasoa gorri jarri da. Gutxi gutxinaka hasi da, tantaka. Haseran tanto, tonto, tonto tanto, batzuk baino ez dira izan. Baina, hor, portuko eskinatik sartzen ikusi dugu James-ek eta biok. (James ni bezala, nahiko obserbadore ona da. Ni baino argazkilari hobea da bera ere.)
Maddalen, Ihintz, Markel, Laino, Hodei,…ume kuadrila hondartzan jolasten ari ziren, gurasoen begirada artean. Eta gu ondotik pasa garenean, beraiekin batera, urertzera jolasten joan gara, eta ohartu gara.
boat
Orduan, batek (ez dut oroitzen zeinek, oso azkar izan da dena, urgentziaz, inozentziaz akaso), paperezko txalupa bat egin du. Eta inork ez du ezer galdetu. Bitartean gauza bera egin dugu guztiok: Instant batean guztiok ginen paperezko txalupan, itsaso gorrian barneratzen. Misterio, hotzikara eta aldi berean ilusio mugagabe bat genuen guztiok bere barrunbeetan. Maddalen-ek bandera pirataren simulatuz, bere soineko beltza erantzi eta mastan zintzilikatu du, lau haizetara gure arima guztiak bideratuz. Irripartsu guztiak, hitzik esan gabe, baina jada guk ikusi eta gurea zen itsaso gorria konkistatzera irten gara. Eta denek gauza bakarra dakigu: Itsaso gorria konkistatzen saiatzen dena, ez da inoiz bueltatzen berriro lehorrera. Izan ere, itsaso gorria konkistatzera irtetzen denak, bere bihotza springtime-aren izenean odolustuko duenaren promesa ixila eta hautsiezina egiten baitio bere buruari eta bidaikideei.
—————————————————-
Bihotz odolustuen brigada da paperezko barkuaren tripulazioa. Beraien egitekoa: Springtime-eko amodio irlara iritsi eta berau konkistatzea. Gurutze Gorriaren antzera, odolustutako guztiak bilatu eta sendatzea. Bandera pirata den Maddalen-en soineko beltza amodio irlako faroan zintzilikatzea.
Hurrengo Springtime-erarte.

U2 NoLineOnTheHorizon

Atlantikoa zeharkatuz, lerrorik gabeko gure
herrira iritsi naiz. Aireportua zapaltzen dut, zeru urdindun igande egun beautiful batean. Eta Irlandako
laukoteak txuri beltzeko bere lerrorik gabeko zerumugara saltoa ematera
bultzatzen gaitu, beste behin ere. Gure bihotzak urduri eta gure emozioak
ernatuta.
Hor dugu, lerrorik gabeko zerumuga ezjakinaren
marraren sinfonia: No Line On The Horizon, U2.


Presaka, ia arnasik hartu gabe, etxeko
egongelan, Boy, October, War,…baina
batipat The Unforgettable Fire eta Acthung Baby biniloak lurrean
barreiatzen ditut. Eta bozgorailuetan, oso altu, ia gorturik geratzeko moduan,
Bono-ren hitzak eta laukote banaezinaren mundu ezegonkorraren txuri beltzeko
edertasun emozionalaren oda berria.
Gure bihotzetara berriro, bala bat bezala, zerumuga
urdinetik datorrena, zuzen-zuzenean.


Eta zer aurki genezake diska honetan?

Gakoan, alegia kantuetan barneratu aurretik, lehenik, Anton Corbijn maisuaren
txuri beltzezko ikutu minimalaren argazkietan bilduta datorren diska dela esan
behar. Itzel Mr. Corbijn. Bigarrenik, Bono-ren hitzak.  Zuzenak eta oso kontzeptu metaforiko
trinkoarekin. Itzel BonoVox, beste behin ere.
Indar, emozio eta baikortasunez blaituta dator U2ren azken hau. Agian
ohar txiki bat, bi kantu muturreko faltan bota ditut: Bata, iluna, Bullet The Blue Sky, Exit, Acrobat, Until
The End Of The World,
….Bestea, argia, Stay,
Pride, In God’s Country,…
.
Hala ere, U2 hain talde handia egiten duena, ez da
soilik irratian entzungo ditugun hit-ak egitea, baizik, apurketa hori. Eta
sarri lortu dute Dublindarrek hori. Diska, Achtung
Baby
-ren ostean etorri diren guztien kantu sekuentzia egituraketarekin
dator. Kantuen ordena ondo aukeratua dago, horrek salbatzen du diska nere
ustetan. Ez nuke esango, mugarria denik. Baina bai, mailari eusten diola.


Play! (Anoetako 2005ean gau hartan Bono-ren  “bat, bi, hiru,…hamalau” oihua oraindik
oroitzen dut.)

Diska hiru ataletan bana genezake: Lehenengoa,  No Line
On The Horizon
eta Magnificent kantu
izugarriarekin hasten dena.
Bonba bat gure bihotzetan. Hasiera indartsua. Eta
gu lerrorik gabeko zerumugan.
Bigarrena, Moment Of Surrender abesti larroxatik
diskaren muinera pasatzen gara, U2ren egungo rock-aren kontzeptura. Korapiloa: Unknown Caller, I’ll Go Crazy…, Get On Your
Boots, Stand Up Comedy
eta Breathe. Hori
da agian U2ren eskeintza egun. Baina aipagarria, hirugarren atala,  Fez eta Cedars
of Lebanon
hegoaldeko latitudeetako ilunabarreko ilargi arabiarraren efektu
hipnotikoarekin, diska ixteko gure bihotzetan laztana xuxurlatuz.

Gaiak ez dira aldatu, inondik inora: “Denbora hutsala da, ezpaita
lineala”, “Amodioak bakarrik ahal du marka hori utzi gure bihotzetan”, “Ume
txiki bat bezala gara 8 karriletako autopista zeharkatzen”,… U2ek beti, utziko
gaitu ametsetan. Zerumugan etzanda. Biharamunean, gaueko zalapartan
Polaroid-ean ateratako gure bizitzaren argazki kongelatuak hozkailuan  aurkituko ditugu. Udaberriko zerumugaren
errainuekin deskongelatuko ditugunak. Berriro zerotik has gaitezen.


Ez, ez da, 11 urterekin deskubritu nuen U2a. Inondik ere. Nostalgiarik
ez mesedez.
Wide Awake in America jartzen dut
etxera
tzeko pastilla moduan A sort of Homecoming. Baina ez, ez da War, The Unforgettable Fire eta Achtung
Baby
-k izan ziren mugarri musikalen parekoa honakoa.
Baina, agian onena
zera da: Ez dela mugarriak egiteko momentua. Munduaren aztoramendu eta
aldakortasun honetan U2k txuri beltzeko jarraipen emozionatu eta soseguzko bat
helarazi digu. Aurrera egiteko, beti aurrera. Gure bihotza bere lekutik aterako
diguna eta gure ardura izango dena, bostekoaren barruan fuerte fuerte gorde.
Eskua itxi. Eta aurrera egitea. Horretarako bakarrik balio badu, ez da gutxi.
Diska salbatua dago. Eta nere ustez, lortzen du.

Ez da aurrekoen parekoa. Ez du zertan izan behar. Zerumuga batean
egindako diska da. Eta hori du onena. Hitzak eusten diote diskari. Eta kantuen
sekuentziak ere.  Hala ere, gure bizitza zerumugatik
aurrera joaten lagunduko digun diska da. Gure 
bihotzean lerrorik gabeko zerumugan, gu U2ekin eta U2 gurekin, forever.


Mapetan eta zerumugaren lerroek jada zentzurik ote duen gure buruari
galdetzen ari garenean, Europa bihurtu daiteke gure zerumuga. Gertuen izango
dugun kontzertua Bartzelonakoa. Hala ere, laukotearen hometown den Dublin-ekoa duda barik gomendagarriena. Gure lerroa
margotu, ikusi eta ospa dezagun, udaberriaren atezuan. Sláinte!

noline

(BERRIA egunkarian argitaratua 2009ko Martxoan)

————————————————————-


Hasi da, bonba. NoLineOnTheHorizon: “Denbora irrelebantea da, ezpaita
lineala”. Eta arrazoi du. Bigarrena, diskaren benetako harribitxia,
“Magnificent”. Bai, jaio naiz zurekin egoteko. Amodioak inuxente bihurtzen
gaitu. Eta hori da “magnificent”. Amodioak bakarrik ahal du marka hori utzi
gure bihotzetan. Amodioak bakarrik uztartu ditzazke gure bihotzak.

Intensidade aldaketa, hondartza batean gauez norbaitekin ipod-ean
entzuteko kantua: “Moment of Surrender”. Besarkatuta, eta hitzik esan gabe,
arimaren erritmoa ilargi beteko udaberriko gauetako hondartza galduetan.
Entzun. Besterik ez.

Laugarrena, udaberria dator. Eguzki errainuak, hortzemugan. Eta ez
dakigu zergatik, korrika hasten gara. Eta ez ezer esan. Korrika egin. Agian,
hortzemuga honetan, berriro zerotik hasi beharra nora jakin gabe. Oso segurua
den entzulearentzat kantua ekidin daiteke. Gainontzeko guztientzako, diskaren
arima. Hortzemugatik korrikaldia, hondartzatik abiatuta Atlantikoa aurrean.
Libre gara edozein lekutan gaudelarik ere.
Agian “All That Can´t You Leave Behind” diskaren onenaren jarraipen
kantua. 
U2n
Post-Achtung Baby-ren esentzia. Betiko gure U2.

Bostgarrenik aurrera, diskaren bigarren zatia hasten dela esango nuke.
Oso positiboa oso jostagarria, flirteotik gertuago. Hartuko al dugu kafe bat
Marrakech edota Pakistan aldean gaurko udaberriko hortzemuga urdin honen pean?
Behin esan zuen Bono-k, “agian ezin dugu mundua aldatu,  baina bai mundua gure barruan”. Agian jada
mundua aldatzea ezinezkoa dugu, baina gu munduan. Gero gauean mozkortu eta
eroaldi bat biziko dugu.

Seigarrena. Larunbat gaua. Eta jantzi zure botak! Hortzemuga gorritu
egin da. Eta deabruarekin goaz tabernetara. Gaur gauean botak jarriko ditugu
eta deabruarekin egingo dugu paktua hortzemuga gorriaren pean. Zeinek sinisten
du jainkoetan jadanik?

Zazpigarrena. Rock-aren arima eta pausu seguruaz, ekilibristen antzera,
hortzemugatik, guztia komedia bat denean. 
“Ume txiki bat bezala gara 8 karriletako autopista zeharkatzen”. Eta
parrez gainera.

Zortzigarrena. Gauaren ostean, Fez-eko hortzemugara goaz. Aldaketa itzela
diskoan. Diskaren hirugarren atalean barneratzen gara.
The Edge-n gitarra eta riff-en artean. Acrobat, Bullet The Blue Sky,
Exit edota Until The End Of The Wold kantuen U2en alde beltza izan zitekeena.
Diskak zerbait falta badu, horrelako kantu sakon bat zen, kontrapuntu moduan.

Bederatzigarrena, hortzemugatik, gora goaz. Zerura amets egitera.
Behean, neguko elur zuria. Elurra zaurien gainean ikusi dezakezu hemendik?

Hamar: Arnasa hartu. Hau hasi besterik ez da
egin. The Edge berriro ere.

Hamaikagarrena, azkena: Diskaren bukaera borobila.  Berriro hegoaldera. Lotara goaz, ez soilik lo
egitera. U2ek beti, utziko gaitu ametsetan.

————————————————————————–

ftf.

Half Moon

Ilargi-erdia.
Busa gelditu egin da.
Gora begiratu eta Oregon-eko ilargia ikusi nahi izan dut. Ez, ez zegoen hor. Donostia Bay Area-ko ilargia ikusi dut, laino artean.
Olatuak, poliki eta ia indarrik egin gabe, jotzen dute Ondarretako hondartza. Eta ilargi-erdia hor goian.
Argi guztiak itzaltzen dira, Atlantikoaren alde honetan. Eta arimak, gorputzak eta bihotzak ere itzali egiten dira.
Udaberria etortzear dagoen honetan, neguan ximeldutako adarrak erorita lurrean, egin duen ekaitzaren ostean. Kimuak hor ernetzeko prest. Hamabost urteko neska baten ametsa bezain ederra, bai. Edo rock soinu solemne baten moduan zai dagoena. Eztanda egiteko.
Baina ez, poliki poliki etorriko da Spring hau.
Ilargi-erdiak esan digu belarrira gaur gauean. Emeki emeki eroriko direla, azken hostoak, eta gure giharrak ere, askatzen joango direla, udaberriko, hamabost urteko neskaren ametsa besarkatzeko prest izateko, gure besoak. Irekiak.
Hondartzara begira jarriko gara. Inor ez han. Goizeko hamarrak. Eta No Line On The Horizon, because the line on the sea and the line on the horizon merged. Sea and Sky are all blue. Blue dream. Blue day. Eta hamabost urteko neska hor, urertzetik, oinez, hankak, bustirik, bere soineko zuriarekin. Haizeak, astintzen ditu bere txima beltzak. Eta bere begi urdinak, bat egiten dute, itsasoaren eta zeruaren urdinarekin. Esplosio urdina. Beti urdina da…blueblueblueblue…
Eta guk dena ikusiko dugu berdetik…Hor goitik.Greegreengreengreengreen…
———————————————–
Spring in green is going to be ready there just to open your arms around the full-moon to the blue dream