Haize Eza

HAIZE EZA REVISITED

Bandera trapu  bat da

haizerik ez badabil.

Ostera haizea dabilenean oso bestelakoak dira gauzak

eta bandera

trapu bat da.

Harkaitz Cano, Norbait dabil sute-eskaileran, Susa (2001)

Underribi,

gaua da.

Ilargia eta mugak.

Mugak eta banderak.

Eta hitzik ez.

Ezin eguzkia piztu.

Izozkiak gara beraien ahotan.

Zerura begiratzen dut.

Eta haizerik ez.

Eta ez zaitut entzuten ere ez.

Aspaldi,

intxaurrondo-ko kontzertuak,

eta unibertsitate pijolandiak,

uztarturik.

Ezagutzen al dituzu?

Hori ikusi nuen nik. Bateraturik.

Obama, no Drama.

Batzutan,

gordinkeriarekin konformatu behar dudala uste dut.

Bere horretan ikusi, eta ez deus esan.

Dena ulertu behar.

Eta haizerik ez dabil.

Eta mailuarekin umea hondartza galduetan itsasoari begira.

Bere aitaren begiradaren aurrean.

Bere aita da umearentzat erreferentzia bakarra.

Bai, bera bai, ez zu, fucking bastard:

Bera baita, burdin aroko langilea, ikastolako porteriak bere esku zartatuekin egin zuena, hain espreski.

Burdina eta haizerik ez.

Eta bandera, zer da?

Trapu bat.

Korrika egiten pigeon house-era.

Ezpaidugu haizerik ikusten,

ez dago ezer.

Ez haizerik ez ezer.

Ideia kolpatuak, gure garunetan, iltzatzen emeki-emeki.

Gorrotoak, kolpatutzen gure egunerokotasun aztoratuz.

Gure gerra gabeko mural errepublikarrak.

Bobby Sands-en zigarrokinen kerik gabeko,

esperantzazko errealitate fiktizioak,

Islandiara ihes egin balu bezala,

inoiz bueltatzeko, gugana.

Bitartean,

trintxeretako lubakietan

gure bihotzak laztanduz.

Hain urruti ez dauden,

capilla sixtina-ko bi hatz horiek.

Gureak.

Eta gu izozkiak.

Eta, underribiko badiaren aurrean,

beti mugan egongo diren,

azken proletarioen semeetako batzuk,

gu.

Eta, banderarik gabe,

lurra eta zeruaren artekoa,

maitatzen irakatsi zion aitaren semeetariko bat,

ni.

ftf.

Ondoloing: Sleep MLK

«sleep, sleep tonight, am in your dreams» (bono)

Gau luze batean
zure zai egoteko
bezain
luzea izango den
su ahantezinaren garra.

http://open.spotify.com/track/0CEGaII3CFLA0psnttRqug

I cannot change the world…

Bono-k esan zuen 1980an,
bere barruan zuen Boy-a erditu zuenean,
Pigeon’s House eta Templer Bar zaharretik
galtza punk erdi desteñituak zeramatzala,
trakets eta txoriburu oinez:
«I cannot change the world…
but I can change the world in me»

Ez dakigu batzutan aitzakiak bilatzen ote diren.
Ez dakigu batzutan beste biderik ez ote dagoen.
Ez dakigu sufrimendutik maitasunera zenbat mile dauden.
Ez dakigu zenbat trenetan igoko garen bakarrik eta guztietatik bakarrik jeitsi.
Ez dakigu zu eta ni artean, alegia gu guztion artean, ulermena bermatuko duen Mr. Laboaren hizkuntza ulergarririk inoiz asmatuko dugun.

Baina,
gaur ohera joango gara.
Eta arratsaldeko Florida Park ondoan zegoen zuhaitz horretan,
hain xuxen, Coca-Cola afitxea zegoen horretan,
gizon bat zegoen horretan,
belauniko eta negar batean,
hostoak berriro arratsean bezala imajinatuz.

Loreak loratzen;
eta ezer gertatuko ez balitz bezala,
eta agian, bildurra eta egoneza,
gure barrunbeetan, gure tripetan lekua hartzen duela ikusiz,
jendea inguruan ezer gertatuko ez balitz lez
paseatuz doala;
aldi berean,
ere ohartu gabe,
gure barrunbe horietan,
loratzen joan.
Kimu batetik.
Enbor bihurtu. Hostoak izango dituena.

Laster,
Dublin-Belfast autobusean goazenean,
hostoak imajinatuz,
eta gu lore bihurtuz,
forever,
mundua gure barruan, lore ernetu berri bat bezala,
aldatu dela ohartu.

Oharkabean lore bihurtu diren hostoak bezala.
Emeki-emeki.

Eta ikusi,
tripak baretuta,
mundua bere horretan jarraitzen duela.
Baten bati axola al dio bada?
(Herzenberger-ek zioen moduan,
«ene gizonik ez balego, orduan bai pagotxa».)

Orduan,
irabazi izango dugu guztiok.
Beste modu batean,
galduta egongo den hori.

Egunero,
lorea ernetzen esnatu nahi dut,
nere barruan.
(gutxienez nere tripen errepublika independientea aldarrikatzeko, bada ere)
ftf.

Gaur esnatu egingo zara

Gaur
atzo ez bezala esnatuko zara.
Zeru urdinera begiratuko duzu.
Eta hirugarren pisuan bizi den
halargunarekin solastuko zara.
Hori dena,
laino xuabe eta ia harizpiekin lotutako hodeiak osatzen duten, ehun oihal handi baten pean.

Gaur
ere
asteartea izan daiteke.
Beste egun bat besterik.
Beste egun bat gure bizitzan.

Baina
gaur
esnatu egingo zara.
Eta kontuan izango duzu,
bizi zaren
ehun oihal honen azpian
gu bizi garela.
Zu eta ni guztiak.
Gizabanakoak.
Bakoitza bere transistorea buruan.
Transistore gogaigarria.

Gaur esnatu egingo zara.
Ixiltasun handi batean
eta zaratarik gabe,
esnatuko zara.
Berriro begiratuko diozu.
Sekula begiratu ez zenion horri.
Baina,
Esnatu egingo zara.
ftf.

The Boy With the Hammer

Batzutan
Gabriel Aresti,
Market St.etik
oinez imaginatzen dut
Bilbo-Bilbao

edo Mark Eitzel-en
club horietako batean
mailua
herri eta harri
errezitatzen.

Eta
batzutan
mailu bat hartu nahiko nuke
eta mailuaren ume hori izan.

Zer dagoen puskatzeko/eraikitzeko?
Batzutan Ciorán ere, izan nahiko nuke.

Eta ia gehienetan
mailu bihurtu nahiko nuke.
ftf.