Ohea txuri, izara txuri, pareta txuriak. Eta hodiak.
Pasillo hotzak eta erizain espitosak.
Eta gu, pasilloetako txoko kladestinoetan lubakitutako ume bihurriak. Emergentzia baten erdian, zigarrokina ixotzea heuren delitu bakar.
AmbulancE.
Emergentziak, urgentziaz bizi garelako. Hori ei da gure delito bakarra.
The American Analog Set – Afternoon In Bed
Oheari kateatu gatzaizkio. Hodien artean, elkarrizketa banalak, egunerokotasun prosaikoak, egunerokotik ihes egiteko. Zugandik ihes egiteko, lehioaren bestalde horretan, nere batin urdina jantzita dudala, blue kimono moment analgesikoa; hor oinez bi lagunekin hitzegiten, bidegurutzean ikusten zaitudanean, zure hirian. Nere hiri bistarian. Ni lehioaren 5. pisu honetatik, entzerratuta. Ohean, baina, guztia hemendik goian ikusten dudalarik. Goitik, urrutitik, errealitate kutsagarriaren kontrako analgesiko gizatiarra, intrabenatik txutearen txertoa.
The American Analog Set – Anything Could Happen
Eta AmbulancEren ostean edozer gauza gerta daitekeelako. Gure gorputzari eutsi ostean, aurrera egingo dugulako beste behin ere.
Cell phone-a jada nere neuronetan numero bat aldatua ahaztu egin zaidalako, jada, hor geratuko da, zure cell phone eta kale luze honen behebarruen zenbakiak nahastatuak, paperontziaren inoiz iritsiko ez den postale zatikatu eta paper hutsala bihurtua.
—
Eta agian, gertatuko dena, izango delako:
AmbulancE honen ostean zure zenbakiarekin batera, zuregandiko oroimena ere emergentziazko sirenekin ahazturaren eremuan, kale hauetan betirako ez galtzea.
Nik txertoa hartu dut.
Inmune.
AmbulancEaren emerjentziazko argiak itzali egin dira.
Gaua.
Jada lasai lo egiteko gure hiri amankomun eta distantzia kilometrikoak banatu gaituzten kale kuadrante hauen eremu ia ukigarrietan. Capilla Sixtina-ko bi behatz horiek, elkarrikutzerarte bezala, baina ikutzen ez diren distantzia infinito hori.
Hiriaren magalean etzanda geratuko naiz, txuritasun eta tuboetan nere begirada galduz. Distantzia jada sirenik gabeko AmbulancE bat besterik ez denean.
Gaua eta Hiria.
AmbulancE, itzali egin da.
—
The American Analog Set – Make It Take It
(Zure etxe aurretik pasatzen ari da orain. Sirenarik gabe…entzuten duzu? AmbulancE)
Ozeano bat arrastian 4pm (part II)
bAKARRIK geratzen garenean, hasten da ozeanoa, barruan, tripetan.
Arratsaldeko lauretan, ikastolatik ateratzen ginenean bezala sentitzen naiz. Ia, baso edo oihan zabal batean, etxerako bidea ahaztuko banu bezala. Ia jenderik ez kalean.
Orain ere horrela sentitzen naiz.
Ia arratsaldeko laurak direnean.
Urteak pasa ahala, ia sentsazio ez da aldatzen.
Ozeanoak, arratsaldeko ozeano sakonak.
Ia oihan bihurturik.
U2 – The Ocean
Eta amak ez zigun esplikatu zer egin behar zen oihan batean sartzean. Eta ikastolan gauza horiek ere ez ziren esplikatzen. Hiri berdinak, pertsona ezberdinak. Lan leku berdinak, herrialde ezberdinak. Gure etxea, gure harria. Telefonoak eta sms-ak kaiolatuak.
Gora begiratu eta begiak ixten ditut.
Dublineko kaioak, docklands.
Eta han, gertu,
ozeanoa.
Beti bezala, baino inoiz baino ezezagunagoa.
U2 – The Ocean – Live, Paradise Theatre – March 1981:
Ftf.
Ozeanoa (blue)
Gauan ura ez da mugitzen.
Ez da mugitzen kaleen arteko soinu ia nimino horien tartean, dagoen gure ohean. Gure ozeano urdinean.
Izarrak ia ikusezin eta ilargia zelatari gauero oheratzen garan ozeano zabal eta urdin, azula.
U2 – The Ocean
Ozeno horretan buzeatzen hasten gara.
Umea oheratu da.
Zaratarik ez da auzunean.
Auzokideak, auzokide lehialak dira.
Umea ez esnatzeko, ez dute zaratarik ateratzen.
Ez da ekaitzik.
Gau urdina. Ozeno urdinean.
Biharamunean
esnatu, jeiki, kafe makina ixotu, kafea borborka, odola zainetatik, eta beste egun bat, ozeno urdinetik esnatu berritan.
Eta eguna hasten da, eguna gu gabe.
U2 – A Day Without Me
Busak, jendea, kiosko berripaper saltzailea, hirugarren pisuko Mari Karmen-en eguraldiaren komentarixua,…dena bere horretan da, egunero goizero.
Egun bat gehiago. Gu gabe.
Edo gu gara jada eguna, esnatu berri den, ozeano urdinaren altzotik esnatu berri dena.
Gu gara.
Ftf.
broth
Lehiotik salto egin du, eta sartu da.
(Susto ederra eman dit. Parra batzuk bota ditugu).
Nere aixkidea da.
Eta maite dut.
Bi ume txiki puta izango bagina bezala,
jada, handi, handiegia egiten zaigun mundu honetan.
Gure istorioak elkarri kontatuz.
Testigua hartuz, bat han bestea hemen, beste hemen bata han.
Jameson-a ia ustu dugu.
(Tanta batzuk, besterik ez, errebolberraren errekamararen moduko bala bi lez).
Beti utzi ohi ditugu, bi tanta besterik ez.
Horrekin bizitza guztirako dugu, gutxikin gera zoriontsu.
Eta bi tanta hauek,
ozeano zabalak dira, gure aixkidetasunaren testigu,
gure bizitzen oinordeko,
garenaren, une jakineko, bi tanta,
besterik ez,
eta hori dena.
Eta poztutzen nauk.
Eta maite haut.
C u soon, my broth.
Ftf.
On the Road (to the North), beti iparraldera.
Buruak atzera egin du,
ez malenkoniaz. Inondik ere.
(Aspaldi malenkoniaren abiaduraren gainetik jarri da errealitatea. Errealitateak malenkonia gailentzen duela esan genezake)
Urruna atzean,
bolantea aurrean.
Eta gure EuskalH.
ez da hau baino askoz ere ezberdinagoa.
Beti ere, bolantea hartu eta aurrera begiratu, gidatzea erabaki badugu noski.
Eddie Vedder – Society
Iritsi gara azkenean.
Portland-etik bide luzea, Eugene eta Medford-en lo hartu dut.
Kukurutxu saltzaile batekin egon naiz hitzegiten, karreterako estarta horretan. Nik bakarrik, espresso coffee horietako bat nahi nuen. Baina AEB honetan, txikitasunak edozein txokotan aurkitzen dira. Eta harro nago, kontentu nago, tripak bere lekuan ditut, etxetik urruti. Baina etxean nago. Sabairik gabe kasik, baina, etxean
Eddie Vedder – No Ceiling