Nut In Your Eye (edo nola zubiak aguantatzen dion pultsua alboetako lubakiei)

Gaur ez dut ahoa ezer esateko ireki nahi.
Nere buruarekin, greban esnatu naiz. Greban egongo naiz egun osoz.
Alcoholic Faith Mission – Should’ve, would’ve, could’ve
Eguzkia begiratuz,
bere fereka sentituko dut,
ia osoa eta islandiarra bihurtu den egun hotz honetan.
Begiak ixten ditut, eta kafe bero hori hartzen imajinatzen dut, txanoa eta eskularru negutiar batzuren barruan. Seyjisjordur, Copenhagen, edo lagunaren lakuaren inguruko etxolan. Igual dio, hotza, baino eskuartean beroa.
Gora begiratu,
eta eguzkiaren ordez,
intxaur handi bat.

Sakonerago begiratzen saiatzen naiz.
Baina ezin.

Ingurura begiratzen jartzen,
naiz eta nere harridurarako,
hara!

Jendearen aurpegietara begiratzen dut:
Begien ordez, guztiek bi intxaur dituzte, begizuloetan txertaturik.

Eta guztiak lubakietan sartzen ari dira, bere intxaur-begi handiek gidaturik.
Zubiaren erdian, neu. Alde bietara begiratuz.
Intxaur-begiak, lubakietara doaz.
Eta zubia geroz eta luzeagoa.
Nere begiak, intxaur bihurtu arte.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye
ftf.

Lakes & Bays

azula

Badia, beti hor.
Gertu ez dugu lakurik.
Lagunak lakua aipatzen dit. Laku ondoan gustora bizi da, ardo baxoerdi, bainu eta ilargiari begira gauetan. Urruti. Hori nahi zuen. Urrutiratu. Trikutu, lubakitu. Bizarra hazten utzi eta urteak egitera bidean, laku ondoan bizi.
Sufjan Stevens – For The Windows In Paradise, For The Fatherless In Ypsilanti
Eta agian arrazoi du, ene lagunak. Lakuak bilatu behar ditugu, badiako ur ezagunak bistatik galdu gabe. Auzokideen begiradetatik ihesi, kladestinoak geu. Arabar errioxako ardo botila bat beti rekamaran, eta Jameson-aren artileri astuna armairuan, aixkidea noiz etorriko den bueltarako gertu.
Lakua kanpoa da, badia barrua.
Eta gu beti mugan.
Badietatik lakuetara.
Bietan ito gabe, urazaletik floting.
Erori gabe, akrobata eskafandristak. Urik gabe ezin bizi gaitezkeelako, baina ezta ondoak harturik ere ez.
Eguneroko bizitzaren ariketa ekilibrista horretan, ura ondoan.
Urarekin goaz, emeki. Eta ardo guztia edango dugu. Itsaso komunista bihurtu arte. Edo behintzat hurrengo egunari, azkartasun eta twitter-raren inperatiboei kiebroa eginez, gure auzuneko lakuan, oregon-eko cottage edota munich inguruan, lurrari ondo lotuta, erroetara ondo erantsirik, baina hankak libre, eta burua arin. Eta ura….gure aurpegia…egunero ur hotz horrek…gure arpegia zipriztindu eta esnaldi etengabeko batean eduki gaitzala errezatuz. Ez gaitzala lokartu badiak.
Iheserako baino, lakuaren botere purifikagarria nahi dugu.

Nere lagunaren patilek, ile txuriak erakusten dituzte. Eta, neuk nereak (gutxi), moztu egiten ditut. Hor daude ere ernetzen.
Nora begiratu behar dugu? Aurrera, atzera, ezker, eskubira…Agian inora.
Begiak itxi, ura entzun, zapatak erantzi, lurzoruaren hotza sentitu, eta egunen batean, berriro gora begiratzeko.
Hori da gure fatuma.
Hori da distantzia, gure denbora.
Mendea eta segunduak, jada unitate ez direnean.
Milak google maps-en kokatzeko balio ez dutenean.

Kanpoan, arbola batek, adarretako hostoak astintzen dituen haizeari begira ari natzaio. Une estrainoa bezain estupidoa. Eta handia tarteka.
Auzokideak, joan dira. Igandeko prozesiñoa betetzeko atera dira, elizkizun kaletar paganoa.

Oregon-eko lakutik munich-erako lakura, lurrazpitik, zuntz optikoz, ia oharkabean, lur subterraneoetatik dihoan, badiatik ateratzen den gure ur-aman-komuna.
Sufjan Stevens – Redford (For Yia-Yia & Pappou)
(mAKURTU,
jARRI BELARRIA INDIOEN MODUAN,
lURRARI PEGATUTA,
eTA ENTZUN.)

Lakuan oheratuko gara.
Lakuan edango ditugu bizitza honek utzi dizkigun azken ardo botilaren tantak.
Lakuan egingo dugu amets.
Lakuan larrua joko dugu.
Lakuan negar egingo dugu.
Lakuan ilargia beste behin ere deskubrituko dugu.
Lakuan….intxaur hori begitik kenduko duzu…
Eta lakuan,
dena hasiko da berriro ere.
Alcoholic Faith Mission – Nut In Your Eye

nut in your eye

ftf.

Mark-ekin Twin Peaks-eko aldapan behera (San Francisco)

Kapelua, bizarra eta gitarra.
Saturn St. eta Temple St.eko bidegurutzeko etxeko atea zarratu, Dena eta Doug agurtu, eta behera noa. F Line hartzera. Mark-ekin (nere iphone-tik intzirioka) Twin Peaks-eko aldapan behera. Mark Eitzel – Bitterness
Begirada igo, eta bay area, hor aurrean. Lasai, ezer gertatuko ezpalitz bezala. Sillicon Valley-ko dotcomers-ak (hippie-en etsai deklaratuak), ez dira kalean ikusten. Agian garitoetan sartuta daude, Castro-tik pasatzen naiz. Bikote gay-ak nonahi. Aurrera jarraitzen dut.
Market Street-en jeisten naiz. Hiria.
Divisadero eta Filmore St.ak gustatzen zaizkit neri. Auzune eta kale horietan, aurkitzen diren, enkontruen kafetegi, taberna…edo whaterver horiek. Mark-engatik galdetu dut. Inork ez ei du ezagutzen. Eta neuk, nere iphone-eko kantuen artean, kale gidari ditut, kantuok. Pentsatzen dut «nola ez duzue ezagutzen SFren arima musikala den songwriterra?» Beti imajinatu nahi izan dut, piano beltz handi batean, Mission auzune latinoaren inguruan aurki genezakeen garito ilun batean. Jameson bat, piano gainean, zigarrokina…stagean.
Kapelua, bizarra eta
ni, paretan jarritan, bizkarra,
lasai.
Bay areak babesten gaitu beti.
Play it again Mark.
ftf.

Hospitalounge (txuri) & Loreak (redblood)

Eko-arekin.
redblood flowers
Echo And The Bunnymen – The Cutter (alternate)
entzuten dut, logela barrutik, sabai txuria, eta pasilloan, erizain espitosak, pasillotik dantza ari dira. Nik ere party horretan parte hartu nahi dut.
Hospitalounge honetako partyan funditu nahi dut.
Lore gorri bihurtu. Pareta zurien kontra. Odola borborka. Episodio eta kuadro kliniko euforikoa.
Gitarraren sokak laztantzen dituen lore gorri bihurtu.
Eko-arekin.
Hospitalounge-eko pasilloetan galtzen den party horretako lore gorriaren elektrikotasun berehalakoa.
ftf.