It happens edo Gertatu arte

Horrela idatzi dit gaur nere h aixkideak.
Horrela jaso dut gaur Belfastetik.
Gertatu arte.
The Smiths entzuten, xarming man.
Elegantzia, txuri beltzezko errealitatea.
Geroz eta txuri beltzezkoagoa bihurtzen ari den egunotan.
Puzzlearen piezak bere lekuan kokatzen dira.
35 pieza, 35 sukaldeko baldosa bezala,
gure territorio domestikoan.
Gure metatutako sms-ak.
Harizpi xingle eta ia ikusezinezko, zuntz emozionala.
Polaroid-arekin aterako milaka eta miloika argazki, elkarren artean jarrita.
The Smiths – Asleep
Oraindik begiratzen zaitut hemendik.
Urrutitik, baina gertu egongo banintz bezala da.
Ohe honetatik.
Lo egin behar duenaren sindrome berberarekin.
Gauero, asleep, zuk ere.
Eta zu berriz ere.
Eta belfastek bere bidea hartu du.
13A hartan beti ikusi izan ditugu umeak kalean ametsak akatzen.
Gertatu arte, gertatu arte.
It happens.
Sometimes.

Eta gertatzen denean…
orduan…

…non gaude gu?…
ftf.

Teardrop&Joxe

«Negar malkoa…
txuri eta beltzaren mugan…
nordikoa eta hego haizea…
jose southern eta josef northern (?)…
akustikoa eta elektronikoa…

ezker-a eta ezker-b
bat datozenean,
kontraesanaren eremu emankorrean,
orduan berdin du gonzalez nongoa den,
kantua geratzen denean stage-aren
erdi-erdianbilutsik, zuzen eta benetako,
begietatik bentrikuluetara.»


Jotakie – Osaba Joxe

«Egun batzuk beti izaten dira
beste batzuk baino lehorragoak
behar bada goizean
ohetik irtetzerakoan
badakit nolakoa izango den…
Egun beltza agertzen denean,
eguzkia itzal bat besterik ez da,
eta euria bustitzen duen zerbait,
(norbait norbait falta denean,
pentsamenduak hitzu urtuak dira)
eguna beltza beltza denean.
Beharra desioa izatean,
desioa beharraren indarra,
nahia besterik ez denean,
bakartia naizean,
ezer esatekorik ez dagoenean…

zure begiraden begirada
zure begietan daukat,
erantzuna.»
Jotakie – Zure Begietan

Zure begiradan
zure malkoa
zure nahia
zure erantzuna,
(zurea ez)
jotakie,

nirea.
ftf.

Olentzerori google maps-a izorratu eta Beirut-era edo bideratu zen abenduaren 24a

Ez dakigu,
google maps-a desinstalatu,
edota aitzakia horrekin,
gure herrira,
aurten pasatxanda egitea otu zaion bidean.
Kontua da,
gaur gauaz,
olentzero, Beirut alderako koordenadak aurkitu dituela,
jomuga.

Bidaia jarraituko dugu,
hemendik aurrera.

Kontua da, azken batean, Olentzero, ez dela erratu baina batzutan soinuak leku ezberdinetakoak izanarren, tonalitate berdinetan gauzatzen direla.
Manel- En La Que El Bernat Se’t Troba
Beirut- A Sunday Smile
Eta horrela,
L’Empordarako bidea hartu du.
Beirut edo L’Emporda.
Zer ajola du?

Soinuak erakarri dute Olentzero.
Itsasoko sirenek.
Sirena hotsak izango ote dira? Berriro ere?

hil ala bizi

m. hil egin da.
black and white//
xantotomax eguna,
umeak kaxeritoz,
ez hain umeak,
umeago,
(ere kaxeritoz).
bizia.
eta nik ian curtis dut gogoan gaur.
ian curtis
atmosphere
Joy Division – Atmosphere

txuri beltzezko heriotza.
txuri beltzezko bizitza elegantea.
hiltzen elegantziaz hiltzea,
bizitzea baina inportanteagoa delako.

galtza eleganteak,
alkondara txuria,
txaleko beltza,
txapela,
zapia,
eta elegantzia.
thomas edo ian.

izena gutxienekoa da.
izana da balio duena.

txistorring usaia atmosferan.
tabernaren ondoko txokoan,
luxuzko obserbadorea.

m. jada ez dago.
m. elegantziaz joan da.
hori da inportanteena.
eta bera elurrarekin joan zaigu,
elurrak izoztu digu bihotza
elurrak kontserbatuko du ere
bere izana
elegantziaz.
goian bego.
mx bat, m.
ftf.