at a glance….ez nuen gehiegi behar….brunch bat ez sekula gehiago prestatzeko

Ia, eguzkia, itsasoaren atzetik gordetzen ari zenean.
Orduan, orduan ikusi dut, eskutik helduta.
Itsasertzean.
Ezer gertatuko ezpalitz bezala.
Eta nere barruan ez da ezer gertatu.
Merezi duenik ez.
Bai ordea, barrunbeak astintzen dituenik.
Ezer berdin izango ez dela pairatuz, ardo kopa bat edanez, emeki-emeki.
Eta inoiz gehiago brunch bat prestatuko ez dudanaren autopromesa egin ondoren.