Arratsa etorri da

Arratsa etorri da.
Zu gabe.
Eta hemen geratu gara, sabaietik lainoei begira.
Garai bateko hiria,
jada hutsik.
Piano bat,
eta ezer ez gehiago esateko.
Iritsi gara.
Eta bideak balio izan duenaren ustearekin,
ixten dugu atea. Gure atzean.

Arratsa etorri da,
azkenean,
eta lehenengo aldiz.
Telefono kaiolatuek
ez dute denborarik kasik,
ring bat egiteko.
Zilarrezko deirik ere ez,
Idaho zaharretik
ezta Frisco-ko, Alcatraz-ei begira,
geratu ginen arrats horretan ere ez.

Arratsa etorri da.
Piano bat aidean.
Kontrabajoaren perkusioarekin
begiak itxi,
zigarroa piztu
eta inoiz
berriro esnatuko garela,
imajinatzen dugu.
Denbora geratu egin den
arrats honetan,
ping…pianoa.
ftf.