Clark (gable/kent)

Edo Clark Kent?
Baina hori ez zen London underground-ean SuperMan-ez jantzita ateratzen zen Morrisey The Smith-eko flekilodun kantaria?
Nahastu egin ote naiz?
Agian bai: eta dantzarako erritmo honek hegalak ematen ditu, kaleetatik ibiltzeko, ametsetan etzanda egoteko, begiak itxita.
Edo dator Clark, elegante elegante egunean bezala, puro eta guzti. Jator plantan, zero zone-etik pasatzen ikusten zaio, bere jakarekin, hegal egiteko kapa bat izango balu bezala. Ez dabil oinez, ez hegaka…lurraren gainetik dator, SuperMan kaletarra. Jende guztia begira geratzen zaio. Izan ere, tarte txiki batetarako bakarrik da SuperMan. Gero badoa, bestealdera. Gauzen bestealdera. Jende normalarekin nahastea berriro ere, Clark bezala.
Baina Gable edo Kent?
Ez zait garbi geratzen oraindik ere.

Eta bihar, Clark bezala jeikiko bagina? London-eko underground-etik Pimlico-tik Old Street-era…?
The Postal Service – Clark Gable

Eta orduan Action!
Berriro gezurrezko baina perfekzioz betetako eszena bat grabatuko dugu berriro ere eta, klik.
Clark you did it!
Ftf.