What can you do, Annabelle?

The Decemberists – California One / Youth and Beauty Brigade
Zer egin dezakezu?
Golden Gate ikusi eta korrika hastea bezalakoa da.
Inor ez atzetik.
Zereginik ez.
Zer egin dezakezu?
Pentsatu duzu? Sobreanalisiaren konorte galtzea bezalakoa da.
Zer egin dezakezu?
Portazo bat eman, korrika irten eta liatzeko tabakoa murtxikatzen hastea. Matxinbrau-matxinbrau…idio txiki bat zen…Ah Jhon Brown zen hori, joño.

Latitude eta altitudeak antza nahastu ditugu, altuerak, balioak eta koordenadak.

The Postal Service – Natural Anthem
Berriro hasi da.
Nazioaren burrunda.
George Orwell eta Nikanor Zabaleta elkarrekin.
Nikanor, ze ari haiz iphone-ean entzuten?
Ereserkia.
1984 eta Anai Handia.

Seattle-etik akordatzen zara?
Gauez, iluna eta zubiz beteta.
Grunge mood edo antzeko zerbait.
What can you do, Kurt?

19 orduko hegaldi batean zer egin dezakezu?
3 ardo botila edan gutxienez eta herrikideez barre egin.
Lotsarik gabe. Kaferik geratzen al da?
Uztail Oparo Ostean-eko garaikoa edo Euripean Sua-koa?
Ze axola du?
Maite al dituzu, bideak? Nik maite nuena, zera zen:
bidezidorrak, jada inora eramango ez zaituzten bidezidorrak.
Kotxerik ezean.
Bidezidorrik ez.
Gidaririk gabe, jada bidezidorrik ez.
Arcade Fire – No Cars Go
Ftf.