Bagoia ia hutsik.
Bi geltoki falta dira.
Mogwai belarrietan, eztanda egin behar didatela.
Eta, KISSES movie-a buruan.
Zein inozentea izan daiteke muxu bat?
Inozente eta suizida?
Eta erahiltzailea
Eta dena.
Eta bonba bat.
Trena gelditzera dihoa.
Iritsi naiz.
The kiss is the way you give and take.
Ezin dut etxera joan.
(Zerbait barruan geratu da.)
Pipa piztu.
Estazioa, hutsik.
Guztiz hutsik.
Kotxea hor ondoan.
Ilargia hor goian.
Bankuan exeri.
Washington SE 12th.
Dublin.
Bi ume. Mutila, Dylan eta neska, Shióban.
Erruedadun zapatilak erosi dituzte, biak, mall batean; Dylan-en aitak, bere ama jipoitu duen, une latz bat aprobetxatuz. That’s life esango lukete States honetan. Han aldiz, docklands, south canal eta smithfield inguruan, bi ume beldurtik, jolasteari ekiten diote. Ez dute beste ezer. Beraien inozentzia. 11 urteren inozentzia berdaderoa. (Bizitza guztian zehar, galduko ezpalute, gerta lekieen onena.)
Eta azken muxua.
Horrek salbatuko ditu.
(Ezpaduzu uste, zu zara,
dagoeneko galdua zaudena.
Ez dut duda izpirik honetan.
Inoiz ez naiz hain seguru egon.)
Ps:
Kotxean sartu eta
The Decemberists-en single berria,
The Rake Song, really loud, really.
Keep the Car Running.
Really fast, really.