Beraiek ez dira horrelakoak.
Ni bai, eta zu ere.
Kantua, odola ateratzeko orratz horietako batekin sartzen duten, adrenalina txutea bihurtzen da, zuretzat eta neretzat. Emeki-emeki, bajuaren tonoa, belarriak perforatzen dizkigu. Gitarra hetereo horren ikutua…aidean…aeroplano bat bezala on the air, Portland-eko Waterfront gainetik. Eta azkenik, bombo eta kaxa erritmo perfektuzko martxa militarraren solemnidadearekin, bateria. Hor duzu, Rock the Action.
Ez duzu sentitzen?
Ez dizu ezer esaten?
Entzun entzun: Zerbait hazten hasten da zure barruan. Landare ivy horietako bat bezalakoa da. Hasi orduko ez dago gelditzerik. Lepotik heldu, kiribildu, hanketatik, eskuak lotu, ahoa estali….
Zure bihotza (sahietsen zirrikituetatik, lotzen eta itotzen duen kartzela moduko batean balego bezala), korrika ateratzen ikusten duzun arte zure aurretik. Bai, korrika, zure aurretik ihesi eta zure barrutik atera den hori…zure bihotza da. (Gizaseme bihoz-kabea bihurtu zara dagoeneko).
Hori da, zehazki, Rock the Action.
(And the point is…that these f***ing bastards do not even know what I am talking about…¡Q se jodan! Burokratok…bai:
I hate u.)
Horiek hilda daude. Itxurazko bizitza perfekto horren azpian ez dira hirien musikarekin lokartuko, ez diote ilargiari begiratuko, eta berau agurtuko gauero. Keinu txiki batez.
Baina zu…Zuk ere ez duzu ezer entzuten? Horrela bada…barka…baina agian ez zara ohartu..baina zu ere hilda zaude.
U may be a f***ing dead, man.
Autopista batekin roadmovie edota etxetik eskapoan korrika ateratzea bezalakoa da. Arrazoi jakinik gabe. Zer edo zerk bultzatzan zaituelako. Indar ezezagun batek. Zure buruari eta bihotzari baino, hankei jarraituz. Azeleradorea zanpatu edota korrika etxeko ateari portazo bat eman eta guztia atzean utzita. Bai, guztia atzean utzita…all that you CAN leave behind…
Guztia utz dezakezu atzean.
Ezer ez da beharrezkoa.
Gauza bakarra da aldiz ezinbesteko.
Hori ez dezazula ahaztu inoiz:
ZU.
(Eta zure barruan duzun Rock the Action-a.
Hil bitartean, bizirik egoteko arrazoi ia bakarra seguruenik).
SO WHAT…? Mr. Miles Davis…Run Miles…Run away, come on….RUN!
Ostias!
RUUUUUUUUUUUUUUUUUNNNNNNNNNNNNNNNNN