From Division Street to LoveJoy Street.

IMG_0524
MatchBox Lounge
-en.
Division St.-en .
Hor daude nere aurrean.
Aurreko mahaiean eserita. Lau edo bost bat metroetara. Neska: Zapi txuri-beltz batekin, begirada lotsatia eta ahots goxoa. Mutila: Txapela erantzi gabe (ni bezala), bizarra kokotzean eta neska baina hotzagoa (kanpotik ikusita).
Neskak begiratu egin dit. Badaki beraiei inguruan idazten ari naizela.
Kanpoan inorrez. Eta nere taupadak, bihotzetik ateratzear.

Ez dira joan baina ez zaizkit gehiago interesatzen.
Kalera begiratzen jartzen naiz.
Inor ez.
Hopper-en kuadroa bat besterik ez kalean. Pipa erretzaile bat, kanpoan. Neu. Eta autobus parada bat, jendez beteta. Nerekin hitzegin nahi. Nik beraiekin ez.

In my best behaviour I am really just like you.

Dio abeslariak nere belarrietan.
Eta hiria uzteko bildurra sartzen zait, lepotik behera.
Kotxea hartuko dut eta agian ez naiz geratuko.
Hasi Division Street-en hasiko dut.
Eta bukatu:
Love-Joy Street-en.

Fast.
Running far, running fast.
To Love-Joy Street.
—————————-
Han, euriari begiratu eta muxu emango diot.
Atertu duen euriari muxu bat emango diot, nere mahats-ardo zaporeko kiratsarekin. Aurpegira begiratuko diot, gertu gertu, eta muxu handi bat emango diot. Merezi duen bezala, kamioien arteko gau honetan. Eta Love-Joy party bati izango dugu, sunset-arekin hasi eta biharamnoa arte. Edan eta kantatzen. Ospakizun handia. Laztan, begirada, ikutu, muxu desio, belarrira xuxurlatuz inoiz bukatuko ez den gauari paso emanez.
Ez zara konturatu Love-Joy Street-en zaude?
Atera beste bat. Edo beste hamar.
Eta gitarra baduzu, atera ere.
Love-Joy Street-en gaude.
Eta hemen gauak 24 ordu islandiar irauten ditu.
Komunean sartuko gara denak, kantuan, bainera ur beroz bete, eta denak bertan sartuko gara. Koruan kantatuz. Bizilagunak polizia deitu eta baineran gurekin bukatzen duten arte.
—————————
Tuesday night
living in the Love-Joy St.IMG_0514
Forever.

Ez nihoa jada inora.
Hemen geldituko naiz.
Betiko.
//
ftf.