Vintage (Port-land)

vintage1Faltan botako zaitut, Port-land.
Zure zubi eta zure soineko vintage-arekin.
Zure jendea korrika, autobusean edo besterik gabe, rush hour honetatik, eskapoan, larrosa gorri bat erostera ateratzen diren biztanle ero bezain autentikoekin. Denborak atzera egin duen portu eta hiri honetan, izan garena berreskuratu eta eskuak poltsikoetan sartuta, gure hondartza galduetara bueltatuko gara. Honakoan, are urreduna poltsikoetan dugula, iragango dugu transatlanticism-a. Treneko jendearekin akordatuko gara. Zein zoriontsuak izan ginen, zein saltoka jarri zitzaigun bihotza. Zein ume eta zein inuzente garen oraindik. Zein bizi egon gaitezkeen, nahi badugu oraindik. Zein botere duen esaldi zati puta batek eta kantu baten osotasunak, eguna goitik behera alda dezakeelaz ere ohartu ginen. Baita, hondartza galdu horietan, galdurik dauden hainbeste eta hainbeste aurkituko ditugula bueltan. All things go.
Baina, joango ez dena, gaur gaueko etxerakoan, kotxe zuriaren gainean, Oregon Coast-era freeway-an, erori diren elur maluta zurien, intzirioa eta erdi-irreala zen, sentsazio hipnotiko hori izango da:
Milaka eta milaka, tanta, zuriz jantzita, kotxeko erretrobisorearen kontra. Zerbait esan nahiko balidate bezala. Ez dakit, intzirika. Garraxika. Guztia, gaueko 2tan etxealdera (elurra eroriko ez balitza bezala), zihoazen neska kapeladun vintageak.
Desagertuko ez den bezala, B.ren etxe vintage-ean edan dudan early grey tea. Eta eskuartean izan dudan gitarraren momentu ixil eta hunkigarria, living roomean. B.ri gustatu zaio. (Hori uste izan dut behintzat).
Elurra kanpoan.
Barruan beroa.
Kotxea hartu eta gaueko txirrindulari zuriekin urruntzen joan naiz, hiriaren beste aldera.
Han ere,
Elurra kanpoan.
Barrua beroa.
//
ftf.