Jet-lag is coming again, at night.
But the last two conversations at the cell were enough.
Enough, to realize where r we living. And maybe better how.
Batzutan, argazkiko, gizaseme hori naiz, kotxe beltz horretan. Desertu horretatik kotxe beltzean sartuta. Eta beti, hor goian, laino bat. Eta maite dut, bizitzea.
Etorri, etorri naiz. Aspaldiko partez, again, in my home. And one night (more). Jet-lag-ari aurre hartzeko formula ona frogatzen ari naiz, Somontano ardo botila ustutzea zer den. Eta bitartean, barrunbeetan, loreak ximeltzen diren bezala, intzirika entzutea, tripak. Tripak Spring nahi dute. Spring soilik Elur asko erori da dagoeneko, loreen gainean. Nevada-ko negua-ren ostean Oregon-eko udaberria etorriko da. Zai egon gara. Eta ez da etorri. Ez ez da etorri. Ez da etorri espero genuen rainbow kolore guztiekin. Akordatzen aurrekoan, ikusi nuenean, kotxean nihoala? Deitu nizun, aztoratua, 11 urte nitueneko emozio berberarekin. Orduan maite zaitut berriro egingo nuke intzirika. Ez omen da modan, intzirika «I love u» bat botatzea Portland-eko 405 interstate-tik. Eta nik egin nuen. Inozoa ni. Inozoa ni berriro. Eta ez dut ikasi. Ez dut ikasi, tximeletak hegan egiten dutela. Tximeletak, joan eta etorrian ibiltzen direla. Eta ni, desertuan bizi naiz. Laino batean azpian. Eta kotxe beltz baten barruan. Zuriz jantzirik. Traje eta korbata zuriz.
Gaur gauean, jet-lag-aren laguna bihurtu naiz. Somontano ardoak lagundurik. Gaur gauen, ez dut ilargirik begiratuko. Jada ez dut sinisten ilargian. Engainatu egin nau.
Nik bakarrik sinistu nahi nion. Sinistu nion. Eta orain…Eta orain hirian korrika nabil. Zer edo zer galdu izan balitzait bezala. Negarrik ez, baina saminik ere ez.
Bizitza aurrean dago. Eta 15 urteko ilusioa jada ez da esistitzen. Samina baino ez. Maletak asko pisatzen du. Eta ezezagunak gara guztiok, Reno-ko Casino ilun eta nazkarri horren joko ezezagun honen inguruan. Dekrepitoak denak. Bihozkabeak denak. One night more.
Eta nere etxean, berotasuna dago. Bihotzaren berotasunarena. Eta gitarraren soinuarena. Gaueko kantua hor zintzilik, ilargiaren erpin batetik. Oteiza-ren hutsa-ren badiako aldarte horren barrutik sentitua. Han egon naiz, gauean. My hometown, Donostia-ko, jendeari begira. Atzean, badia, Otis Redding where r u? Sitting on the dock of the bay?
Eta ez zaitut ezagutzen antza. Eta zuk ni ere ez. Baina, denbora hartuz, gaur bezalako gau jet-lag-erako hau gehiago errepikatzea ez dut espero.
Gaua, lo dago. Bertako jendea ere. Eta hemen dago, jet-lag-aren biktima bihurtu naizen neu, ardo somontana-rra edaten, gaueko ordu txikietan, etorritako «my home»en.
Ez dugu ezer ulertzen. Baina, bidea egiten jarraituko dugu anyway. Aireportuetatik jeitsi gara, igoko gara eta gogoan izango dugu, muxuaren zapore gozoa. Gozoa eta goxoa. Gaueko ilargiaren begiradaren aurrean, eman genuen lehengoa, ez da inoiz berdina izango. Ez, ez berdina eta ez ere errepikatuko.
Baina, oraindik ikusteko dagoena, zenbat gau pasatuko ditugun, desertuko kotxe beltz horretan traje zuriz jantzirik.
Lainoa goian ez da sekula joango. Berauk babesten gaitu.
Etxean gaude, jada. Beste gau bat gehiago. Espero ez genuen bezala. Baina esan genuen duela egun batzuk «All Things Go». Zer geratuko bestalde? 15, zikuta, edota…ensanche-ko gau, ero eta konbersazio extremoak alderdi-ederreko parkean? Ezertan bukatuko ez direnak. Haizeak eramango dituenak. Gurekin batera, honelako gau batean, parakaidasik gabe bota garen gau horietako bat. Parakaidas gabe, baina «I made a lot of mistakes». Eta aldi berean, «All Things Go». Zu ere. Jada ez zaude. Ez 11.000 km-ko distantziaren bestaldean. Hor zaude. Bestaldean, eta jainkoan sinistuko nuke, esango bazenit, oraintxe gertuago sentitzen nauzula? Eta ez, ez nauzu sentitzen. Eta nik garraxi egiten dut. Intzirioka. Hondartza galduetara joan naiz, bertan zulo bat eginez, lurraren deskubrimenduaren sekretua bilatzeko eta zuri emateko. Ilargia ere eskabatuko nuke zure amodioaren truke. Edota…Ez.
Ez nuke besterik egingo.
Guztia esana dago. 11.000km-etara. Edota aurrez aurre. Bertan muxu bat emateko aukera dago. Aurrekoan ez. Agian, horregatik, nauzu hain urruti. Eta agian, horregatik ez gara aurkituko inoiz. Edo agian, jada ilargian bizi zarelako. Eta ez duzulako bertatik jeitsi. Eta negarrez aurkitu zaitudalako. Eta berriro, 11.000km egingo nituzkeelako berriro, zu hor aurkitzeko. Eta egunero, zure ahotsa eta zure taupadekin ohetik jeikitzeko. Eta berriro, edango nituzke mila ardo kopa, gezurretazkoa bihurtu den mundu honetan, zurekin egoteko. Itsasoari begira. Muro horretan. 15 urte genituenean bezala.
Baina ezer ez da berdin.
Zu ez zara hori eta neu ere ez.
Baina, irudikatzea ondo dago.
Gutxienez, egunen batean, hor aurkituko garelako. Ziur.
Begira, hor nihoa, desertuko kotxe horretan sartuta. Salto egin. Etorri…ez dizu minik egingo. Laino bat dugu beti gu babesteko. Zu eta ni. Eta ni berriz ere 😉
Kotxe beltzean sartuta. Eguzkia 24 orduz izango dugu. Desertuan galduko gara betiko.
Baina ez didazu sinisten. Ez duzu ikusi nahi. Itsutu egin zaizu bihotza. Begiak ireki arte. Irekiko al dituzu inoiz? Irekitzen ez dituzun bitartean, urrutiratzen joango naiz. Poliki-poliki, No line on the horizon. I will be the line on the horizon.
Dagoeneko, ardo botilaren azkeneko jet-lag anti-shock medicine-a hartuko dut. Eta ohera. Gaurkoz ohera. One night (more) (in my home).
Gaur, ohera. Agur jet-lag.
C u 2morrow.
ftf.