Afternoon

Lanetik etorri naiz. Lan ona. Eta joan egin da.
Arratsaldean hitzegin eta gero. Joan egin da.Eta gustora geratu ere. Gustora geratu gara. Luze jo du elkarrizketak. Baina luma bat zerutik erori izan balitz bezala, izan da arratsaldea.
Horrelako arratsaldeak gogoko ditut bai.
San Francisco-ko Twin Peaks-eko aldapa jeisten imajinatu dut neure burua, begiak itxi eta berehala. Ostirala, zerua, lotsati. Baina, arratsaldea lasaia.
Clem Snide – Born A Man – Album Version
Eef hasi da kantuan. Hi Eef, do you remenber the day we met in Bilbao. Yes I gave to you my CD and you told me, you would like to listen my version of one of your songs.
Batzutan arratsaldeek hori dute gauza on bezala.
Ez da ezer espero behar beraietatik. Agian gehiegi itxoiten dugu. Eta horrek ez du ezertarako balio. Eta gaur arratsaldean berriro ere, jaiotzen gara.
Teilatuetara jarri naiz begiratzen. Gorriak, grisa eta kalatxoriak. Ez da ezer gertatuko. Eta hori du onak arratsaldeak. Ez du zertan ezer gertatu behar.
Zeren,
arratsean
berriro
jaiotzen gara.
Berriro.
ftf.