Gauetan, beti egon izan gara zai.
Telefonoak ixildu direnean.
Eta hor geratzen gara, gure Oregon moon-a eta inork ezagutzen ez dituen karretera horiek, begi itxiekin irudikatzen. Urruti, hemendik oso urruti. Gu ere urruti.
Gure facebook eta skype-ko kontuak itxi eta betirako lurperatuko ditugun egunaren zai. Mundu inozo bezain estupido honetan bizitzea tokatu zaigun honetan. Dena hain azkarra, hain perfektua…
eta gizateriatik geroz eta urrutiago.
Bai begiak itxiko ditugu. Hestuki itxiko ditugu, ezertxo ere ez ikusteko. Hobe. Agian, basamortu bat edota agian, gure San Francisco-ko Twin Peaks-eko mapa mila zatitan txikituko dugu, baita, Portland-eko Colin-en abesti berriak, Marilym, eta Cold Fever emakume danimarkarra, bere bulerratakoa erazten…denak hartu sobre gorri batean sartu eta… Eta marko gorriarekin.
San Francisko-ko mapa tatuatua, idatzia, zirriborratua, zapaldua,…oroimenez josia. Gure bizitzaren aztarnak. Gure tag-ak. Baina, kk teknologikorik ez. Ez ditut sms-ak nahi, ez eta, mezu snob eginak…Collage-a nahi dut. Collage-a bakarrik. Kantu bat duen kalea, kantu bat, kantatzeko….gaueko ilargiari oraindik garraxi egiteko moduko kantu bat. Bestela, ez dit ezertarako balio
agian, egokiena, gure bizitzekin
collage bat egitea izango da onena.
Besterik gabe, eta besterik ere.
Agian, ez duzue pentsatu inoiz:
Gure bizitza,
collage-a bat izateko
bokazioarekin jaio dela.
Hori,
collage bat.
Besterik gabe
eta besterik ere.
(Begiak itxi,
collage-a besapean
eta Oregon moon-erat
desagertzen goaz
gauaren barrenean.)
//
ftf.