Beti pentsatuko luke berak ezingo lukeela halakorik egin. Bere buruak nazka emango liokeela seguruenik, limite horretara iritsi eta, guztia utzi beharko balu, gorrotoz eta etsipenez.
Ostiral arratsaldea iritsi zitzaion arte.
Piano bakarti hori entzuten jarri zen arte, pinudien artean eta auzune ixil eta baketsu horren magalean.
Tren estaziotik ez oso urrun, baporeak orduoro abixatzen ziolarik, denbora are urreduna dela. Pipa patrikatik atera eta oraingoan 5 matches at maximun erabiliko zituela agindu zion bere buruari. (Oraindik gogoratzen da, saltzailearen countryside itxura autentikoaz eta eman zizkion azalpen guztiak, ‘good practices guide for good pipe smokers’a ere ez zion ba eman.)
Etxeko atzeko atarian jarri eta ixotu du, bat, bi, hiru….lau…eta bai bosgarrenean…kearekin Oregon/eko zeru grisa nahastu eta gora egin dute lurruna balitz bezala.
Eta pianoak jarraitzen du aidean, 50 ways to leave your…
Eta bai, mingarria izaten da, beti. Bai.
Beste xurrut bat eman ‘homemade’ starbucks coffeari eta aurrera. Idatzi eta idatzi.
Gaur, etxean geratzea otu zaio. Pinudi, ke eta homemade espressoarekin. Treneko jendea faltan botako du.
Baina badaki gaur, ez dagoela, pinu eta zeru grisera begiratzea bezalakorik. Piparen keaz lagundurik.
Ba al daude 50 ways to leave your…?
Tren estaziotik urruti, pianoa bakarrik eta kea.
Keak emango dio, erantzuna.
Inoiz, pausatuko bada.
Horregatik pausatu da bera orain, pinudiei, gora begira. Keari begira. Nora joango ote da? Jostari, kea.
Korrika egiteko gogoa sartzen bazaio ere. Running to Stand Still. Geldi.
Egingo du.
Bihar goizeko lehenengo trenean aterako da.