2017/08/06 16:56:12.441 GMT+2

The National-eko bateria izan nahiko nuke (ikustezin baina erritmiko)

Atzo London.
Kalean goizez, turista anitz, tourism out? (there)
Bitartean, taupadak, pum pum pum

Urrutitik (eta gertutik ere ez) ulertzen ez den koordenada geografiko zentral hauetatik, exit-aren b bertsioa.

Bitartean, ikustezin, baina aldi berean, ilunpetan, betaurrekoen azpian, erritmoa zertzelatuak zizelkatzen dituen bateriajolea.

Ia ikustezin, ia.
Baina pum pum pum

Idazle eta musikarien kamixa beltzaren beste alde honetan, tronpetak, esperantzaren tronpetak, ilunpetik, eguzkipean, zuk utzi duzun eguzpetik, idazten.

3:32, eta dena aldatzen da, erritmo berberaz, tronpetak tututu, eta ez da ezer geratzen, eta ez dena geratzen da huts. Eta inor ez da errudun, eta ez dago ezer, eta huts geratzen da. Eta irabazi dugu.

Bitartean, no guilty party, we got nothing, nothing left to say.

Pum pum pum
Pum

Kontxako hondartza, oasi handi bat bihurtu duen bateriajole ikustezinak, Mr Bryan Devendorf-ek.

Nothing left to say.


Pum


Posted by: icalzada.2017/08/06 16:56:12.441 GMT+2
Tags: guilty the london national party | Permalink