Egun horretan hasi zen guztia. Egun horretan puzzlea osatu baitzuen.

Etxean zegoan ohi zen moduan.
Paperen artean. Mila burutazioren tartean. Bertako irratia piztua, Euskadi Irratia. Itzali. Urrutiko irratia piztu, Portland 97.4FM. Utzi zuen. Gero berriro bueltatu zen Euskadi Irratira.
Kafea egin. Barazki purea berotzen jarri. Eta gaueko elkarrizketa etorri zitzaion gogora, Greenland herriari buruz hitzegiten egon ziren. Eta baita bere independentziaz, Aragoi eta Kataluniako bizilekua zuten hiru neska mahaikide.

Eskoziar independentista Anne-ekin afaltzen eta hitzegiten egon nintzen mahai berbera otu zitzaigun, atzokoan.

Eta orduan, purea jan eta gero, irratiz itzali.
Irakurtzen jarri zen, baina zerbaitek asaldatu zuen.
Atzoko korrikaldiaren ostean giharrak oraindik gogorturik baina burua arin. Twin Peaks-era eraman zuen Mogwai-ek.

San Franciscon zegoen, edo Wellington-en edo inuit-en artera edo Alaska-ra edo…
Berdin zitzaion nora.
Puzzlea osatua zegoen.

Eta ezerk ez zuen geratuko.
Gauza batek salbu. Faktore bat zuen puzzlea osatzeko mehatxu gisa:
Denbora.

Ftf.