Spring

Friday. 16:05pm. 23rd Av. Portland.
SPRING
Jendea aztoratu egin da.
Zeru urdina atera delako.
Nik ez diot erreparatu, gehiegi.
23rd Av. horretan sartu eta honakoa ikusi dudan arte.
Geldirik geratu naiz. Neskak bere bota gorriekin atera dira, betiko The Clashzale amorratuak biniloan London Calling jarri dute etxeko logelan, eta ez hain rockeroak, moderatu erromantiko ameslariek, Roxanne-ekin egin diote beren buruari zin, bai, egin diote zin:
Spring honetan,
lore horiei paso emanez
maite-minari leku pribilegiatua emango ziotela.
Bai, gauza guztien gainetik.
Guztiaren gainetik.
SPRING.
//
ftf.