Ez dira izango 8 egun ere ez, Mikel Laboarekin San Francisco-ko International Airport-ean topo egin nuela, nere ipod-ean. Björk-ekin kantuan jarri nituen biak elkarrekin ere. Amaren zai nengoen bitartean.
Darda izugarri bat sentitu nuen. Eta aipatu nuen hartan ere, ez nintzela Mikel Laboaren entzule ohikoa. Beti hor atzean, izaten den klasiko horietako bat da.
Eta oraintxe twitter-ren San Francisco-ko gau beltz honetan, jaso dut berria: Mikel Laboa hil da.
——————————
Ume eta ez hain ume izatearen muga hori nonbait markatzen duen Mikel Laboa. Ikastola-tik atera eta amak jartzen zizkigun kantuak, Mariano Ferrer-en ahots tarteetan, sukaldean cola-cao eta cuétara galleten artean. Kanpora begiratzen genuen bitartean…lurruna…kristalean. Eta goxotasuna barruan.
Ama, Mikel Laboa hil da.
Oroitzen zaitudanean, ama, sukaldean egoten zara.
Eta maite ditut maite, gure bazterrak, inoiz baino beltzagoa bihurtu den San Francisco-ko Twin Peaks-eko gau ixil honetan.
(Eskerrik asko Mikel Laboa, ume eta ez hain ume garenontzat, beti egongo baitzara hor. Gure amaren sukaldearen goxotasunaren kantuak zureak, irratian)
———————————-
ML
Goian bego.
Agur eta ohore.
Ps: ML 80 Interstate East-en bere cangoo
txapel beltza jantzita zuela, mustang zuri bat gidatzen ikusi
dut…Irripartsu zihoan 🙂 Charlie Parker bezala. Hil da barrez.
C u soon.
ftf.