Gauetan / At night

Begiak itxi…hor daude denak…Dessertuak. Batzutan urezko lakuen moduan, besteetan benetako oasis zabal eta idorrak. Izotz edo Idor. Seydisjordur-reko shell petrol station-era iritsi nintzaneko hartaz akordatu naiz orain gauez, at night. Gaua baitzen, 1:03ak inguruan. Ezin iritsirik nere helmugara, gauez. Bidean bi bidelagun: Behelaino eta zisneak. (Orduan ulertu nuen kantariaren obsesioa zisne jantzia jazteko…Dena dago zisnez inguratuta han. What could you expect so?) Eta abizen italiar duen jada Torrini andereñoaren kantua kotxeko irratian, Emiliana. (Pentsatu dut izen benetan deserosoa, Akureyriko kafetegi hartan; kafetegiaren mostradore atzean Murtzian, espainiera ederki baino hobeto ikasi zuen neska horrek deskubrituarazi zidala).
Eta esan bezala, gaua.
Eta ezta iritsi ere. Azkenean.
P1050009
Zakuan sartu. Haize bortitza kanpoan. Munduari ondo lotuta, baina ia mundutik zintzilik dagoen etxola, bide erdian: Lost in Iceland. Ba, baliteke. Hotza, hotz handia. Mamuak, mamu haizeak kanpoan. Uluka. Lo.
Hurrengo goiza. Hori da inporta duena. Hori da beti inporta duena.
Ez ahaztu.