2013/01/11 11:03:30.589 GMT+1

cold girl fever edo zein negozio-ereduaz ari garen egun

The National – Cold Girl Fever
Oinez, pabesaren gainean. 8am.
Pabes hotza.
Oinez, jada ezaguna dugun pabesaren gainean. Garai onak, txarrak. Garaiak. Konbersazio etilikoak, eta kantu on baten falta. Agian, neoprenoa jazteko tenorea, garaia. Merkantilista bihurtu diren alternatiboak, burokrata bihurtu diren burokraten garaia gorazarre. Flower Power in my mouth. Just in my mouth. Aldatu al duzu zerbait? Gosaria, cola-cao edo coca-cola? Gezurretako karetak. Esan dizut, esan didate, esango diot...BlaBlaBla
Denak nahi dutela aldatu diote, inor ez da mugitzen bere lekutik. California, eta bilera borobilak, Silicon Valley eta fetitxismo parapetagarriak. Parapetoak eta neoprenoa. Lubakiak agian, trintxerazko su-etenaren gauerdiko eztula. Eta ahuntza non sartu da. Eztula entzuten dut. Lubakitik...dator...kar-kar.

Denborapasa botika. Lanordu egutegi materialista marxista. Bulegoa, funtzio publikoa eta paga extrak. Austeritate eta atez-atekoaren parafernaliya. Eta oporrak noiz mesedez? Eta aldaketa klimatikoa edo baduzu planik, lanorduaren bukaeran, deskonekting people egiteko? Edo nahi al duzu bizitza hoberik? Ekintzaileak eup...ekintza zertarako? Geldirik ez egoteko. Produktibitate eta lehiakortasuna ieup. Cold girl fever.

Emaidazu, zurea biona, nerea neurea. Printzipio pitagorikoa. Edo aristotelikoa zen...? Eta, ordiziko azokaren antropologia nolakoa da...zertarako balio du...igual da, finantziazioa lortu dugu...A ze azoka, a ze zooa, a ze kalapita.

Nora zoaz gaur goizean cold girl fever?
Agian onena, ohera sartzea izango da, baina agian artzarena egiteko edo ostrukarena. Zein nahiago artza edo ostrukarena?

Irudia, hoffman-en antzerki fenomenologikoa.
Neri benetan, kantu hau bakarrik gustatzen zait. Beste dena, bost axola. Kantu hau.

Agian metroan sartuko naiz. Agian ez handik ateratzeko. Proletarioekin bilduko naiz. Proletario internazionalekin. Erosi-saldu brokerrengandik urruti. Buf, a ze pereza. Saldu-erosi erosi-saldu...Dena da saldu-erosi. Trukearen intxaur kaxa, altxa besoak.

Serioak jarriko gara.
Erantzungo ditugu emailak modu. Bazter guztietako zorri guztiak akatu arte. Seguruenik, baten bat geratuko zaigula hor nonbait. Lasai errekorteekin hauek ere joango dira, zulotik behera.
9am.
Pabesaren azpian gogoetak.
Burua, pabesaren gainera.
Oinez.
Geldituz noizean behin. Geldituz.
Oinez, geldituz, oinez.
Cold girl fever-aren parsimoniaz.
//
Baina ez al zegoen negozio-eredua deskartatua, what'sapp, facebook, twitter etan enparauen moduan?

Zein negozio-ereduaz ari gara egun, orduan?
Zutaz, nitaz, pabesaren azpian edo gainean dagoenaz?
Erraidazu Shole.
Ftf.

Posted by: icalzada.2013/01/11 11:03:30.589 GMT+1
Tags: fever girl national fastfatum cold the | Permalink