2015/04/12 00:58:47.188 GMT+2

'Stear clear of closing loops, please'

Badakizue zer den bukle bat?
Errepikatzen den hari singlez ehundutako jarraipena.

Edo, korrikaldi batetarako egokiena den traiektoria.
Edo, kantu batetarako, atzerapenik gabe, biribilketa melodiko belunezkoa.

Hau da bukle bat, loop.
Baita ere, apika, telefonoa hartzera zoazen une garratz horiek, markatu, ez markatu, mihiaren puntan duzuna esan, edo ez esan.
Gorrotagarria zaizun oroitzapen hori, edo hipokresiazko kafe mikatz belztuarekin hartzen den hori bera.

Bizitza bukle puta ba da.
Labexomorro, igitai eta karakolentzako egokitzen ez dena. hain zuzen ere.
Stear clear of the closing...

Bukleak, kolekzionatzeari ekingo banio?
Agian, horrela, abiapuntura iritsiko nintzateke inoiz.

Lehenengo nota, noiz hasten den, eta nolakoa zen, errekonozitzeko ezpada ere.

Bideari jarraitzeko, buklearen logikarekin elkar-bizi behar denaren sasoi honetan.

Bildurtiak, ausarten bidearen loop-aren shortcut-etan engainatzen saiatuarren, beraien lubakietan jokoz kanpo zas! harrapatzen ditugun garaoitan.

Stear clear of closing loops, please

Posted by: icalzada.2015/04/12 00:58:47.188 GMT+2
Tags: gonzalez josé loop bukle | Permalink